Sixto Paz

Sixto Paz

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaLima, 1955eko abenduaren 12a (68 urte)
Herrialdea Peru
Hezkuntza
HeziketaPontifical Catholic University of Peru (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakufologist (en) Itzuli eta idazlea
Genero artistikoaez-fikzioa

Facebook: Sixto-Jose-Paz-Wells-150163501703216 Twitter: sixtopazwells Edit the value on Wikidata

Sixto Paz Wells (Lima, Peru, 1955ko abenduaren 12) ufologia munduan oso idazle eta teoriko ezaguna da. Bere ekintza ezagunenak estralurtarrekin izan dituen kontaktuak izan dira, batzuetan hedabideen aurrean. Oso bibliografia zabala plazaratu du. Rahma Misioa bultzatu du, bestetik; talde honek, sekta bat espezialista batzuen ustez,[1] estralurtarrekin kontaktatzea bilatzen du. Normalean, Pazek estralurtarren mezuak telepatikoki jasotzen ditu.[2]

Biografía

Paz Wells Liman jaio zen, 1955ko abenduaren 12an. Gurasoak Rose Marie Wells Vienrich eta Carlos Paz García ziren; aita ufologian interesaturik zegoen eta horrek gaztearengan eragin zuzena izan zuen. Maristekin ikasi zuen eta ikasle oso ona omen zen. Peruko Unibertsitate Pontifizian Historia eta Arkeologia ikasi zuen. Laster, 1974tik, hasi zen, haren esanetan, estralurtarrekin kontaktuak izaten[3] eta haiekin elkartzeko bilkura handiak prestatzen. Lehenengo esperientzian Juan Jose Benítezek hartu zuen parte. Liburu ugari idatzi ditu eta hitzaldiak mundu osoan eman ditu, Euskal Herrian barne. Marina Torres Puglianini-rekin ezkonduta dago eta bi seme-alabak ditu. Ameriketako Estatu Batuetatik fraude akusaziopean kanporatu zuten. Bere ideologian estralurtarrekiko sinesmenak kristautasunarekin nahastu egiten dira.

Kritikak

Orokorrean, haren ideiak oso kritikatuak izan dira, baita ufologia barruan ere. Kontaktatuak izan direla esaten duten pertsonak normalean ez dira testigu fidegarritzat jotzen eta, Sixto Pazen kasuan, bere kontaktuak beti espektakuluekin lotuta egon dira, esaterako, ehundaka pertsonen bilkurak, prentsaren aurrean, normalean basamortuetan edo inguru bakartietan non meditazioaren bidez estralurtarrak erakartzen saiatu diren. Horrek ospe handia eman dio baina, bestetik ere, irudikortasun ugari sortu du.[1]

Obrak

Ingelesez plazaratutako liburuak

  • The Invitation (2002)

Gaztelaniaz plazaratutako liburuak

  • Los Guías Extraterrestres (1985)
  • Contacto interdimensional (1993)
  • El umbral secreto (1995)
  • Los guardianes y vigilantes de mundos (1997)
  • Una puerta hacia las estrellas (1999)
  • Una insólita invitación (2001)
  • La antiprofecía (2002)
  • Tanis y la esfera dorada (2004)
  • Tanis y el mágico Cuzco (2005)
  • Antología del contacto extraterrestre, 33 años después (2007)
  • Extraterrestre, abriendo los ojos a otra Realidad (2008)
  • El instructor del nuevo tiempo (2009)
  • El parto planetario (2010)
  • 2012 contacto con otras realidades (2012)
  • La muerte como metamorfosis (2013)
  • 2012 la cuenta regresiva (2013)
  • Guía práctica para tener un contacto (2014)
  • Relatos de otra realidad (2015)
  • Sixto Paz Wells y los visitantes estelares (2015)

Erreferentziak

  1. a b https://www.aech.cl/2015/10/sisto-paz-wells-el-charlatan-de-las/
  2. http://www.misionrahmaperu.org.pe/index.php?xIdP=19
  3. http://www.sixtopazwells.com

Kanpo loturak

  • (Gaztelaniaz):Webgune ofiziala.
  • (Gaztelaniaz):Sixto Pazekin elkarrizketa Youtuben.
  • Sixto Paz erabiltzailearen profila, Twitter zerbitzuan
  • Sixto Paz erabiltzailearen orria, Facebook zerbitzuan
  • (Gaztelaniaz):Blog honetan zehaztasun handiz Sixto Pazen biografia eta ideologia azaltzen da.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q29966190
  • Commonscat Multimedia: Sixto Paz Wells / Q29966190

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 86676017
  • BNE: XX1063156
  • Wd Datuak: Q29966190
  • Commonscat Multimedia: Sixto Paz Wells / Q29966190