Sistema parlamentario

Sistema parlamentarioa, Legebiltzarreko sistema edo parlamentarismoa estatuaren aginpideen banaketan eta haien arteko orekan oinarritzen den sistema politikoa da. Sistema politiko honetan legegintzako aginpidea parlamentuak du eta aginpide eragilea gobernuak. Elkarren arteko oreka gordetzeko parlamentuak gobernuaren dimisioa eragin dezake gaitzeste-botoaren bitartez. Gobernuak halaber parlamentua desegiteko ahalmena du hauteskunde berriak egiteko. Aginpide eragilea bitan banatzen da: estatuburua (erregea, enperadorea edo errepublikaren lehendakaria izan daiteke eta ez du erantzukizun politikorik) eta gobernuburua.

Historia

XVII. mendean Erregimen Zaharraren amaierak eta burgesiaren garapenak sistema parlamentarioari bide eman zioten Europan. Lehen urratsak Ingalaterran eman ziren 1688. urteko iraultzarekin. Sistema parlamentarioa erabat finkatu ez bazen ere, iraultzak garbi banatu zituen erregearen eta ganberen ahalmenak, aginpide eragilea eta legegintzako aginpidea, alegia. Frantzian 1789ko iraultzak eman zion bide sistema parlamentarioari, eta Biltzar Nazionala sortu zuen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q166747
  • Identifikadoreak
  • BNE: XX526103
  • BNF: 16715703k (data)
  • GND: 4044696-7
  • LCCN: sh85018569
  • NDL: 00575218
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q166747