Semita

Hizkuntza semitikoen hedapena

Hizkuntzalaritzan eta etnologian, semita[1] (hebreeraz: שם‎, "izen"; arabieraz: ساميّ‎) Asiako mendebaldeko herri multzoa eta haien ondorengoa da. Izena Semengandik, Noeren semearengandik, jaso dute, haren ondorengotzat jotzen baitira semitak. Egungo Arabiako iparraldetik abiatu ziren herri semitak, olde berezietan, Asiako hego-mendebalderantz, Afrikako ipar-ekialderantz eta Afrikako ekialderantz. K.a. 5000. urtean kokatu ziren akadiarrak Mesopotamian; K.a. 3000. urtean heldu ziren amortarrak Mesopotamiara eta Babilonia sortu zuten; K.a. 2000. urtean sortu zituzten aramearrek beren erreinuak Sirian eta Eufrates ibaiaren goi arroan; K.a. 2000. urtean abiatu ziren hebrearrak Mesopotamiatik Kanaan aldera; K.a. XV. mendean heldu ziren feniziarrak Kanaango iparraldeko kostaldera; K. o. III-IV. mendeetan jo zuten abisiniarrek Etiopia aldera eta bertako herri beltzekin nahasi ziren, eta K. o. VII. mendean hasi ziren arabiarrak Asiako mendebalderantz, hegorantz eta ekialderantz zabaltzen.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-2-2 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 3 or..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q62928
  • Commonscat Multimedia: Semitic peoples / Q62928

  • Identifikadoreak
  • BNF: 119614740 (data)
  • GND: 4054500-3
  • LCCN: sh85119957
  • NKC: ph694865
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q62928
  • Commonscat Multimedia: Semitic peoples / Q62928