Sekretu

Sekretuen garrantziari buruzko Bigarren Mundu Gerrako iragarkia.

Sekretua gehienek ez dakiten gauza da, dakienak jakinarazi behar ez duena.[1] Sekretu bat egon dadin, lau baldintza bete behar dira: informazio bat egotea, pertsona gehienek ez ezagutzea, pertsona gutxi batzuek edukitzea, eta edukitza bakar hori zaintzea.[2]

Sekretua, sarri, eztabaida iturri da. Pertsona askoren ustetan, egoera batzuetan behintzat, hobe da informazio jakin bat publiko egitea eta mundu guztiak horren berri izatea. Konfidentzialtasunaren eta pribatutasunaren kontzeptuak oso hurbil daude, eta askotan nahastu egiten dira.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. Sekretu. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..
  2. (Gaztelaniaz) Riofrío Martínez-Villalba, Juan C. (2008). El derecho de los secretos. Editorial Temis ISBN 978-958-35-0691-8. OCLC .426398515.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q113925598
  • Identifikadoreak
  • GND: 4156316-5
  • NKC: ph126417
  • Wd Datuak: Q113925598


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.