Samuel von Pufendorf

Samuel von Pufendorf

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaDorfchemnitz, 1632ko urtarrilaren 8a
Herrialdea Saxoniako hauteslerria
 Suedia
HeriotzaBerlin, 1694ko urriaren 26a (62 urte)
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Esaias Pufendorf (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLeipzigeko Unibertsitatea
Jenako Unibertsitatea
Gymnasium St. Augustin (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
alemana
Irakaslea(k)Erhard Weigel (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraklegelaria, filosofoa, historialaria, unibertsitateko irakaslea, ekonomialaria eta idazlea
Lantokia(k)Kopenhage
Haga
Heidelberg
Stockholm
Berlin
Amsterdam
Utrecht (en) Itzuli eta Frankfurt am Main
Enplegatzailea(k)Lundeko Unibertsitatea
Heidelbergeko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
ikusi
  • On the Duty of Man and Citizen According to Natural Law (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

Samuel von Pufendorf (Dorfchemnitz, Saxonia, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1632ko urtarrilaren 8a - Berlin, Brandenburg-Prusia, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1694ko urriaren 13a) historialaria, legegilea eta filosofoa izan zen.

Elementorum Jurisprudentiae Universalis Libri Duo (1660, Jurisprudentzia unibertsalaren printzipioei buruzko bi liburuak) obraren arrakasta ikusirik, Heidelbergeko Unibertsitateko irakasle izendatu zuten urtebete geroago. Severinus de Monzambano ezizenaz, De Statu Imperii Germanici (1667, Germaniar Inperioaren egoera) obra kaleratu zuen, eta kritika zorrotza egin zion obra horretan garaiko Germaniari. Suediako Lundeko Unibertsitatean Zuzenbide Naturaleko katedra eskuratu zuen 1670ean, eta han argitaratu zuen bere obrarik handiena, De Jure Naturae et Gentium (1672) izenburupean. Obra horretan, zuzenbidea hitzarmen sozialean oinarritu zuen eta bakea berezko egoera dela baieztatu zuen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Samuel von Pufendorf Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.