Samara Velte

Samara Velte
Bizitza
JaiotzaZarautz, 1991 (32/33 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta idazlea

Twitter: samaravelte Literaturaren Zubitegia: 890 Edit the value on Wikidata

Samara Velte Moran (Zarautz, Gipuzkoa, 1991) kazetari[1] eta idazle euskalduna da.


Ibilbidea

Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Hemeretzi urterekin hasi zen Berria egunkarian lanean. Bertan, kazetari gisa trebatu zen, lehenik Nazioarteko Politikari buruzko gaietan, eta gero Gizartean, batez ere azken etapa honetan genero eta feminismo gaiak landuz. 2018aren amaiera geroztik ikertzaile gisa dihardu EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean diskurtso-ikasketetan espezializatu zen.[2]

Liburuak

Antzerkia

  • Eta Karmele? (2013, Edo! argitaletxea, ISBN 9788494048937)

2008an estreinatu zen Eta Karmele? antzezlana Zarautzen, eta handik bost urtera bihurtu zen liburu. Antzerki absurduaren generoan kokatzen da lana eta Samuel Becketten En attendant Godot (1952) antzezlanean oinarrituta dago. Haeran bi gizon baziren zuhaitz baten ondoan Godoten zain, Velterenean bi emakume daude Karmeleren zain, kotxe baten inguruan. Bi antzezlanetan agertzen dira jendarteari eta botere harremanei buruzko solasaldiak, errepikapenak, umorea eta komunikazio-inkomunikazio egoerak[3].

Kazetaritza

  • Nik sinesten dizut: bortxaketaren kultura eta Sanferminetako kasua (2019, Elkar, ISBN 9788490279366) [4]. Iruñeko taldeko sexu erasoaren 2016ko kasuaz idatzitako kronika.

Sariak

2015ean, Rikardo Arregi Kazetaritza Saria jaso zuen, kazetari berriaren kategorian, Berria egunkariko 'Mundua' sailean Eskoziako independentzia erreferendumari buruzko artikuluengatik[5].

Erreferentziak

  1. Berria.eus. «Samara Velte | Berria.eus» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-11).
  2. Samara Velte Morán. "Nik sinesten dizut: bortxaketaren kultura eta sanferminetako kasua". Cultura.
  3. Alvarez Uria, Amaia. (2013). «Eta Karmele? (kritika)» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-07-04).
  4. NIk sinesten dizut liburuaren aurkezpena, BerriaTB, 2019
  5. Berria.eus. «Julen Iriondok eta Samara Veltek jaso dituzte Rikardo Arregi sariak» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-07-04).

Kanpo estekak

  • Samara Velte 'Nik Sinisten dizut' (Bideoa, Hamaika Telebista, 2020)
  • Samara Velte: "Izugarrizko lorpena da 'Nik sinisten dizut' leloa"(Bideoa, GOIENA, 2019)
  • Samara Velteren artikuluak Berrian (LARREPETIT)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q51647507
  • Commonscat Multimedia: Samara Velte / Q51647507

  • Wd Datuak: Q51647507
  • Commonscat Multimedia: Samara Velte / Q51647507