Samantha Hudson

Samantha Hudson

(2022)
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaLeon, 1999ko irailaren 11 (24 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
euskara
Jarduerak
JarduerakLGBT ekintzailea, performancelaria, abeslaria, aktorea eta gidoilaria
Parte-hartzailea
  • Manifiesto por una Barcelona que abre camino (en) Itzuli
Izengoitia(k)Samantha Hudson
Genero artistikoapop musika
musika elektronikoa
electroclash (en) Itzuli
DiskoetxeaSubterfuge Records

IMDB: nm9902337 Allocine: 917875 Rottentomatoes: celebrity/samantha_hudson
Twitter: badbixsamantha Instagram: badbixsamantha Youtube: UCDl4iRl1JTdBwcl7stp6sKg Souncloud: ivanvaginag Musicbrainz: edf540d5-a07f-410f-80af-839924a20137 Discogs: 7090302 Edit the value on Wikidata

Samantha Hudson (León, 1999ko irailaren 11) espainiar artista, abeslari, aktore, interneteko ospetsu eta LGBT kolektiboko aktibista da. 2015ean «Maricón» singlea argitaratu ondoren eman zen ezagutzera, ikus-entzunezko kulturako ikasgai baterako proiektu gisa grabatu zuena. Abestiak, YouTube plataforman argitaratutako bideo batekin batera, publikoaren gaitzespena eta onespena eragin zuen; eta erakunde erlijiosoek eta talde politiko kontserbadoreek protesta egin zuten. Bere diskurtso probokatzaile eta lotsagabeagatik ezaguna, Samanthak LGBTen aldeko aktibismoa eta aldarrikapen soziala konbinatzen ditu, askotan camp testuinguru baten barruan egindako performance urratzaile baten bidez.[1]

«Maricón» ez ezik, Samanthak ikus-entzunezko beste pieza batzuk ere argitaratu ditu, hala nola «Burguesa Arruinada», «Por España» edo «Dulce y Bautizada». Halaber, hainbat telesailetan cameoak egin ditu, 2018ko Samantha Hudson, una historia de fe, sexo y electroqueer dokumental biografikoaren protagonista da eta, Jordi Cruzekin batera, Netflix plataformarako ¿Sigues ahí? podcasta aurkezten du.[2]

Diskografia

Albumak

  • 2021: Liquidación total
  • 2019: Los Grandes Éxitos de Samantha (bilduma)

Singleak

Singlea Urtea
«Maricón» 2015
«Super Preñada» 2016
«Burguesa Arruinada» 2017
«Seguro de moto» 2019
«Hazme el favor (vente conmigo a bailar)» 2020
«Dulce y Bautizada» 2021
«Disco Jet Lag» (La Prohibidarekin batera) 2021
«Guateque» 2021
«Por España» 2021
«Demasiado coño» 2022
«Perra» (La Danirekin batera) 2022

Filmografia

Zinema

Urtea Filma Pertsonaia Zuzendaria Oharrak
2018 Samantha Hudson, una historia de fe, sexo y electroqueer Bera Joan Porcel Dokumentala
2021 ¡Corten! Marc Ferrer
2022 Rainbow Paco León

Telebista

Urtea Telesaila Pertsonaia Katea Oharra(k)
2017 Mai neva a ciutat Bera IB3 «Fantasmes de la vella escola» atala
2020 Veneno Liburuzaina Atresplayer Premium «Los tres entierros de Cristina Ortiz» atala
2021 Una Navidad con Samantha Hudson Samantha Hudson Atresplayer Premium Telefilm

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Samantha Hudson, el 'terrorista queer' adolescente que se enfrentó a HazteOir» El Confidencial 2018-07-26.
  2. (Gaztelaniaz) Martínez, Héctor Llanos. (2021-08-19). «Escuchar Netflix, MUBI o Amazon Prime Video: las plataformas apuestan por el podcast» El País.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q105622678
  • Commonscat Multimedia: Samantha Hudson / Q105622678

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 6154739847652991983
  • BNE: XX5821932
  • Wd Datuak: Q105622678
  • Commonscat Multimedia: Samantha Hudson / Q105622678