Sabino Ormazabal

Sabino Ormazabal

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1953ko abenduaren 8a (70 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
ikusi
  • Markel Ormazabal
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta idazlea

Sabino Ormazabal Elola (Donostia, Gipuzkoa, 1953ko abenduaren 8a) militante ekologista eta antimilitarista da, indarkeria-ez aktiboaren bultzatzailea eta Bidea Helburu taldeko kidea izan da, Demagun Hausnarketarako Taldea eta Argituz giza eskubideen aldeko elkarteanaritzen da. Urte askoan kazetari lanetan aritua. Idazlea.

Bizitza

Bi seme-alaben aita, gazte-gaztetatik gizarte mugimenduetan buru-belarri egin zuen lan: ikastetxeetan (Esnatu, Gipuzkoako Ikasleen Batzordea-OEG), gazte elkarteetan (Uhain, Gaztedi Abertzale Iraultzaileak (GAI)), lantegian [1]… eta Komite Antinuklear eta Ekologistetako militante aktiboa izan zen, eta parte hartu zuen ere Txustarra taldean, Donostiako Asanblada Ekologistan eta Eguzki elkarte ekologistan. Ibilbide horretan indarkeriarik gabeko politika bereganatu zuen. Gipuzkoako GITE-IPESen eta Egin egunkarian aritu zen kazetari lanetan eta, besteak beste, "Ingurugiroa" gehigarri aitzindaria koordinatu zuen urte luzetan. Gara egunkarian hasi zen egunkari berri hori kaleratu zutenean. Joxemi Zumalabe Fundazioaren [2] patronatuko kide izan zenean, 2000. urtean Baltasar Garzónek atxilotu eta espetxeratu egin zuen, beste kideekin batera, eta 18/98 Sumarioan [3] auzipetu zuten, desobedientzia zibilaren atalean hain zuzen ere. Espetxean zortzi hilabete egin zituen. 2005ean 16 hilabete iraungo zuen epaiketa hasi zen eta 2007an bederatzi urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Berriro espetxeratu zutenean "kontzientzia preso" deklaratzeko kanpaina zabal bat hasi zen Amnistia Internazionala elkartearen babesa izan zuena;[4] fidantzapean aske utzi zuten. 2009ko maiatzaren 26an Auzitegi Gorenak absolbitu egin zuen, Joxemi Zumalabeko beste kideekin batera .[5] Gaur egun hainbat taldetan dabil lanean (Indarkeria-ezaren aldeko Bidea Helburu, [6], Demagun Hausnarketarako Taldea [7] eta Argituz giza eskubideen aldeko elkartea),[8] baita kultur ekimen batzuetan ere. Bestetik, hainbat txostenetan hartu du parte ikertzaile moduan, batik bat motibazio politikoa daukaten biktimei buruzko Ebaluazio Komisioan eta beste hainbat txostenetan.

Liburuak

Bakarka idatziak

  • Sufrimenduaren mapa (osatugabea) / Mapa inacabado del sufrimiento. Bilbo: Manu Robles-Arangiz Institutua, 2003. ISBN: 978-84-932652-2-9
  • Indarkeriarik gabeko 500 ekintza. Historia kontatzeko beste modu bat / 500 ejemplos de no violencia. Otra forma de contar la historia. Sabino Ormazabal / Bidea Helburu. Bilbo: Manu Robles-Arangiz, 2009. ISBN: 84-607-7855-X. http://archive.org/details/IndarkeriarikGabeko500Ekintza.HistoriaKontatzekoBesteModuBat. Liburu honek Creative Commons 2.1 lizentzia librea du. Euskaraz:http://ia600406.us.archive.org/14/items/IndarkeriarikGabeko500Ekintza.HistoriaKontatzekoBesteModuBat/IndarkeriarikGabeko500EkintzaHistoriaKontatzekoBesteModuBat.pdf

Gaztelaniaz:http://ia700407.us.archive.org/3/items/500EjemplosDeNoViolencia.OtraFormaDeContarLaHistoria/500EjemplosDeNoViolenciaOtraFormaDeContarLaHistoria.pdf

Lantaldean eginak

  • (Gaztelaniaz) Mil y una coces contra la disidencia. Patxi Azparren, Luix Barinagarrementeria, Mario Zubiaga eta Mikel Zuluagarekin. Donostia: Autoedizioa, 2003. ISBN_ 84-607-7855-X. Deskargatzeko eskuragarri.
  • Ez naiz pegata hutsa! Gladys eguzkiarekin maitemindu zenekoa. Marrazkilaria: Iñaki Martiarena “Mattin”. Testugilea: Sabino Ormazabal. Gladys Gogoan Taldea. Senpere: Zezengorri, 2004. ISBN 9782952213400
  • Ikasi eta Irauli. Euskal ikasle mugimenduaren historia. Mikel Zabala Montoya eta Igor Arroyo Leatxerekin batera. Tafalla: Txalaparta, 2005. ISBN: 9788481363333
  • (Gaztelaniaz) Mil (y 2) coces contra la disidencia. Patxi Azparren, Luix Barinagarrementeria, Mario Zubiaga eta Mikel Zuluagaarekin. Donostia: Autoedizioa, 2005. Deskargatzeko eskuragarri.
  • Hitzetatik Ekintzetara. Del dicho al hecho. Jardunbide jasangarrien gida / Guía de prácticas sostenibles. Ekoliderrak sarearen lan kolektiboa. Koordinatzailea: Sabino Ormazabal, Kutxa Ekogunea, Donostia, 2011. Deskargatzeko eskuragarri hemen .
  • (Gaztelaniaz) Desobediencia civil. La estrategia necesaria. Madril: Fuhem Ecosocial, 2013. Deskargatzeko eskuragarri.
  • Memoria partekatu baterantz. Argituz, giza eskubideen aldeko elkartea. Antza, 2015. 208 or. ISBN: 978-84-608-2612-5. Deskargatzeko eskuragarri.
  • Errenteria. Memoria partekatu baterantz. Errenterian 1956tik 2016ra bitarte izan diren giza eskubideen urraketei eta indarkeria.ekintzei buruzko txostena. Argituz, giza eskubideen aldeko elkartea, 2015. Deskargatzeko eskuragarri.
  • Lasarte-Oria. Memoria partekatu baterantz. Lasarte-Orian, 1956tik 2016ra bitarte izan diren giza eskubideen urraketei eta indarkeria.ekintzei buruzko txostena. Argituz, giza eskubideen aldeko elkartea, 2017. Deskargatzeko eskuragarri
  • Elgoibar. Memoria partekatu baterantz. Elgoibar (1956-2016). Argituz, giza eskubideen aldeko elkartea, 2017. Deskargatzeko eskuragarri
  • Arrasate. Memoria partekatu baterantz. 1956-2018 Arrasate-Mondragón. Hacia una memoria compartida, 2018. Argituz, giza eskubideen aldeko elkartea. Deskargatzeko eskuragarri
  • Andoain. Memoria partekatu baterantz. 1956tik 2018ra bitarte izan diren giza eskubideen urraketei eta indarkeria ekintzen txostena. Argituz, giza eskubideen aldeko elkartea, 2018. Deskargatzeko eskuragarri

Artikuluak

  • «Adiskidetzeari buruzko 25 gogoeta», Argia, 2011-01-30. Interneten eskuragarri.
  • (Gaztelaniaz) «Un año de la Conferencia de Aiete y del alto el fuego de ETA. Intentos dados en la historia reciente y pasos a dar en el futuro», Rebelión, 2012-10-21. Interneten eskuragarri.
  • «Kontzientzia presoak, preso politikoak», Andrés Krakenbergerrekin batera idatzia, Argituz Giza Eskubideen aldeko elkarteko kideak. Berria, 2013-05-18. Interneten eskuragarri.

Film kolektiboak

  • Ziztadak – Tábanos. Fora de Quadre - Bidea Helburu. Zuzendariak: Carlos Castro, Gemma García Fabrega eta Andrés Oriol. Gidoilariak: azkeneko biak eta Sabino Ormazabal. Donostia-Bartzelona, 2012. Interneten eskuragarri hemen eta hemen.
  • Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa. Zuzendaria: Bertha Gaztelumendi. Jatorrizko ideia eta Gidoia: Sabino Ormazabal. Ekoizpena: Silvia Mendibil. Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas. Donostia, 2019. [9]

Bibliografia

  • (Gaztelaniaz) Koldo Izagirre: Voz y vida obrera: Luzuriaga, hogeita bost lekukotasun. Pasaiako Udala: 2013. ISBN 978-84-937701-1-2.
  • Jose Luis Fernández Casadevante: «Sabino Ormazabal: Desobedientzia zibila oraina da, baina batez ere, etorkizuna», Argia, "Taupadak" bloga, 2013-05-21. Interneten eskuragarri.

Erreferentziak

  1. Koldo Izagirre, Voz y vida obrera: Luzuriaga, hogeita bost lekukotasun, Pasaiako Udala, 2013
  2. http://eu.wikipedia.org/wiki/Joxemi_Zumalabe_Fundazioa
  3. http://eu.wikipedia.org/wiki/18/98%2B_auzia
  4. http://desobediencia1898.wordpress.com/adhesions-adhesiones/
  5. https://web.archive.org/web/20131021062311/http://sabinoormazabal.org/01_biografia_eu.php
  6. http://www.bideahelburu.org/
  7. http://www.demagun.net/
  8. http://www.argituz.org/
  9. Ez, eskerrikasko – Gladysen leihoa. (Noiz kontsultatua: 2022-11-10).

Kanpo loturak

  • 2013ko elkarrizketa Argian.
  • (Gaztelaniaz) 2013ko elkarrizketa.
  • Sabino Ormazabalen testu batzuk.
  • Kartel baten erreprodukzioa.[Betiko hautsitako esteka]
  • (Gaztelaniaz) Euskaldunek NATOri ezetz esan zioten eguna. Insumissia, 2006/03/21.

Ikus, baita ere

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16518800
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 102350433
  • ISNI: 0000000072782284
  • BNE: XX4854892
  • Wd Datuak: Q16518800