Sabino Bilbao

Sabino Bilbao
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSabino Bilbao Líbano
JaiotzaLeioa, 1897ko abenduaren 11
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGetxo, 1983ko urtarrilaren 20a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Athletic1916 / 1925
Espainiako futbol selekzio nazionala1920 / 192020
 
Parte-hartzailea
  • football at the 1920 Summer Olympics – men's tournament (en) Itzuli
Posizio edo espezialitateaerdilaria

FIFA: 293166 Edit the value on Wikidata
Ez nahasi Sabin Bilbao Loiuko futbolariarekin.

Sabino Bilbao Líbano (Leioa, 1897ko abenduaren 11 – Getxo, 1983ko urtarrilaren 20a) bizkaitar futbolaria zen, Athleticen erdilari moduan jokatu zuena.

Biografia

Sabino Athleticen beheko mailetan trebatu zen 1916an lehen taldera igo arte. Zuri-gorriekin zelai erdian 9 denboraldiz jokatu zuen, Errege Kopako hiru finalean arituz eta 2 txapelketa irabazi zituelarik, 1921ean eta 1923an hain zuzen ere.[1]

Espainiar futbolaren historiografian, Sabino, nagusiki, historiako lehen konbinatu espainiarreko partaideetako bat izateagatik gogoratzen dute,[2] 1920ko Anberesko Olinpiar Jokoak jokatu zituena eta zilarrezko domina lortu zuena.

Espainiako selekzioan txapelketa hartako bi partida jokatu zituen, 1920ko irailaren 1ean Suediaren aurkako partidan debutatuz (txapelketako hirugarrena) eta hurrengo partida Italiaren aurka ere jokatuz. Suediarren aurkako partidan izandako anekdota ospetsu batengatik gogoratzen da, bere taldekideak (bai selekzioan, bai Athleticen), Jose Maria Belaustek «A mi el pelotón, Sabino, que los arrollo» esan omen zuen, Suediako selekzioari gola sartu aurretik.[3][4] Orduan espainiar amorruaren (gaztelaniaz: la furia española) mitoa jaio omen zen.[5] Hala ere, litekeena da Belaustegigoitiak hori ez esatea, baizik eta «Sabino, aurrera!», euskaraz.[6] Izan ere, Espainiako selekzioan ziharduten beste euskal herritar futbolariak adoretzeko, askotan oihukatzen zien «aurrera, aurrera!».[7]

Ibilbidea

Kluba Urtea(k)
Athletic Club 1916-1925

Tituluak

Eskualdeko Txapelketak

Txapeleketa Kluba Urtea
Iparraldeko Eskualdeko Txapelketa Athletic Club 1920
Iparraldeko Eskualdeko Txapelketa Athletic Club 1921
Bizkaiko Herrialde Txapelketa Athletic Club 1923
Bizkaiko Herrialde Txapelketa Athletic Club 1924

Errege Kopak

Titulua Kluba Urtea
Errege Kopa Athletic Club 1921
Errege Kopa Athletic Club 1923

Nazioarteko tituluak

Titulua Kluba Urtea Saria
1920ko Olinpiar Jokoak Espainiako selekzioa 1920 Zilarrezko domina

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Fitxa - www.athletic-club.net
  2. (Gaztelaniaz) «Algo más que un grito» El País.
  3. Rivas, Jon. (2008-06-15). «El inspirador de la "furia española" fue un vasco»» El Mundo.
  4. (Gaztelaniaz) «La furia española» 1de3 2009/06/14.
  5. «Hemeroteca» La Vanguardia: 58. 1990-6-7.
  6. (Gaztelaniaz) «José María Belaustegigoitia Landaluce» miathletic.com.
  7. (Gaztelaniaz) Gómez Amat, Daniel. (2007). La patria del gol: fútbol y política en el Estado español. Alberdania, 33 or..
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3354656
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 14178
  • Wd Datuak: Q3354656