Rub al-Khali

Rub al-Khali
Datu orokorrak
Motabasamortu
Luzera621,371 mi
Azalera680.000 km²
Geografia
Map
Koordenatuak20°N 50°E / 20°N 50°E / 20; 50
Honen parte daEkialde Hurbila

Rub al-Khali[1] (arabieraz: الربع الخالي‎‎ar-Rubʿ al-Ḫālī, euskaraz: «auzo hutsa»), Rub al-Khali basamortua ere deitua, Arabiako penintsularen hegoaldeko basamortu zabala da, Arabiako basamortuaren parte. 650.000 kilometro koadroko eremua dauka, eta Saudi Arabia, Oman, Arabiar Emirerri Batuak eta Yemengo zatiak hartzen ditu.

Geografia

Iparraldean Persiar golkoa dauka, ekialdean Hajar mendiak, mendebaldean Tuwaykeko goi-ordokia, eta hegoaldean Yemen. Munduko hare-basamorturik zabalen eta lehorrenetako bat da. Haizeek jotako hare finek duna ikusgarriak eratzen dituzte.

Ekonomia

Leinu nomadak bizi dira basamortu horretan, musulmanak, gameluaren hazkuntzatik eta ehizatik bizi direnak. 1975ean, petrolio-hobi oparoak aurkitu ziren Al-Ghawar eskualdean.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q229269
  • Commonscat Multimedia: Rub' al Khali / Q229269

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 233796081
  • GND: 4263198-1
  • SUDOC: 200644882
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q229269
  • Commonscat Multimedia: Rub' al Khali / Q229269