Rondo

Rondoa musika tresnetarako idatzi ohi zen musika mota da. Rondoan lelo bat errepikatzen zen hiru musika pasarte edo gehiagoren artean: ABACAD (…) A zen, beraz, egitura.

XVII. mendeko frantziar klabe-jotzaileen (François Couperin, Jean-Philippe Rameau, Jean-Henri d'Anglebert, besteak beste) musika motarik gogokoena zen. XVIII. mendetik aurrera sonataren, sinfoniaren, harizko tresnetako kuartetoaren edo kontzertuaren amaieran erabili izan zen musika mota hau. Frantses klabe-jotzaileen rondoaren eraginez garatu zen, baina musika pasarteak hiru baino ez ziren, eta lehendabiziko eta hirugarren pasarterako musika bera erabiltzen zen, sonataren egiturarekin bat eginik. Haydn, Mozart, Beethoven, Schubert, Schumann, Max Reger eta César Franck musikagileek, besteak beste, landu zuten rondoa.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/05/22 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q13323
  • Identifikadoreak
  • GND: 4178454-6
  • LCCN: sh85115233
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q13323