Romain Laulhé

Romain Laulhé
Datu pertsonalak
JaiotzaRomain Laulhé
1985eko martxoaren 31 (39 urte)
Baiona Euskal Herria
BizilekuaMilafranga
Altuera176 cm
Pisua66 kg
Ibilbidea
Profesional urteak2008?
Lorpen garrantzitsuenakMunduko gazte mailako txapelduna 2006an

Romain Laulhé, okzitaniera arautuan Laulhèr[1] (Baiona, 1985eko martxoaren 31 -) Lapurdiko surflari profesionala da. 2006an munduko junior edo gazte txapelduna izan zen.

Biografia

Milafrangan bizi da[2] baina zenbait iturritan angeluartzat joa da,[3] Anglet Surf Clubeko kidea delako seguruen.

Palmaresa

  • 2009: 2.a Frantses estatuko txapelketan.
  • 2008: 1.a Vendée Surf Pron, La Sauzaie (Vendée, Frantzia), (WQS 4 izar).
  • 2006: 1.a World Championship Junior-en, Australia.
  • 2005: 3.a Europako ASPko Junior mailan.
  • 2003: 9.a Munduko Junior txapelketan (Hegoafrikan).
  • 2001: 4.a Munduko Junior txapelketan (Australian).

2008 denboraldia

WQS[4]

  • 82.a amaitu zuen 6675 punturekin.
  • 9.a geratu zen Europako ASPko WQSen.
  • Probetako bat irabazi zuen: Vendée Surf Pro, La Sauzaie (Vendée, Frantzia), (WQS 4 izar).

Erreferentziak

  1. Miquèu Groscaudek Dictionnaire étymologique des noms de famille gascons-en (Radio País, 1992, Paue) lanbide baten izenetik datorrela azaltzen du: aulha=ardi; "artzain", beraz.
  2. Bere fitxa eta bideoa riders-match.en.
  3. Ikus hemen adibidez.
  4. World Qualifying Series, WCT edo goreneko mailara pasatzeko proba sorta.

Kanpo estekak

  • (Frantsesez) Bere webgunea.
  • Euskonews Gazteko Surfa Ipar Euskal Herria artikuluan aipatua.[Betiko hautsitako esteka] Egilea: Ximun Kurutxet, Kanboko Xalbador Kolegiokoa.
  • Laulhé eitb.eus.en.[Betiko hautsitako esteka]
  • (Ingelesez) Laulhé Angelun ospatutako konpetizio batean.[Betiko hautsitako esteka]
  • (Gaztelaniaz) Laulhé Euskal Herriko VI Surf Biltzarrean. V. edizioan lapurtarrak irabazi zuen.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2375299
  • Wd Datuak: Q2375299