Roger Rivière

Roger Rivière

(1960)
Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRoger Paul Jean Rivière
JaiotzaSaint-Étienne, 1936ko otsailaren 23a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaSaint-Galmier, 1976ko apirilaren 1a (40 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: laringeko minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Parte-hartzailea
  • Espainiako Vuelta
    Frantziako Tourra
    1959 Super Prestige Pernod (en) Itzuli (2.)
Jasotako sariak
ikusi
  • Champion des champions français de L'Équipe  (1957)

Roger Rivière (Saint-Étienne, 1936ko otsailaren 23a - Saint-Galmier, 1976ko apirilaren 1a) txirrindulari frantziarra zen. Le Roi du Vigorelli goitizenarekin ezaguna zen, Milango Vigorelli belodromoan Orduko errekorra eskuratu zuelako.

Kirol ibilbidea

Kirol lorpenik handienak Munduko eta Frantziako jazarpen txapelketetan lortu zituen, munduko txapela 3 aldiz jantzi zuelarik. Horretaz gain, Frantziako Tourreko 5 etapa garaipen eta Espainiako Vueltako 2 etapa garaipen lortu zituen. Bere ibilbide profesional arrakastatsua, munduko 10, 20, 30 km eta orduko errekorrak zituena, bertan behera geratu zen, 1960ko Frantziako Tourrean izandako istripu baten ondorioz.

1960ko Tourra

1960ko Frantziako Tourra hasi zen, faborito nagusia izan behar zuen Jacques Anquetil gabe. Roger Rivière, 4. sailkatua aurreko urteko Tourrean, faborito nagusia bilakatu zen. Hala ere, Pirinioak pasa eta gero, Gastone Nencini italiarra zen liderra, Rivièrekin 1'38" aldea zeukalarik. 14. etapan, Erdialdeko Mendigunearen hegoaldea zeharkatu zuena, Avignonerako bidean, Rivière Nenciniri jarraitzen saiatu zen, italiarrak Col de Perjuret-eko jaitsieran ihes egin baitzuen. Alferrikako arriskuak hartuz, Rivière amildegi baten hondora erori zen, non adarrek bizia salbatuko zioten, baina larri zaurituta geratu zen.

Helikopteroan Montpellierreko ospitalera eramana, balantzea dramatikoa izango da: bizkarrezurreko 2 haustura eta paralisi itzulezin bat. Horrela amaitu zen une horretako txirrindulari oparoenetako baten kirol ibilbidea.[1],[2]

Palmaresa

1957

  • Mundoko jazarpen txapelketa
  • Frantziako jazarpen txapelketa

1958

1959

1960

Munduko errekorrak

  • Orduko errekorra:
  • Munduko 20 km-ko errekorra:
    • 25'15" - 1957ko irailaren 18an, Milango Vigorelli belodromoan
    • 24'60" - 1958ko irailaren 23an, Milango Vigorelli belodromoan
  • Munduko 10km-ko errekorra:
    • 12'31" - 1957ko irailaren 18an, Milango Vigorelli belodromoan
    • 12'22" - 1958ko irailaren 23an, Milango Vigorelli belodromoan

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

Itzuli Handia 1955 1956 1957 1958 1959 1960
Pink jersey Italiako Giroa
Yellow jersey Frantziako Tourra 4. UT
Red jersey Espainiako Vuelta 6.

Erreferentziak

  1. Roger Rivière lo hizo todo deprisa
  2. La chute de Roger Rivière

Kanpo estekak

  • Roger Rivière - ProCyclingStats
  • Sitiodeciclismo.net
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q972312
  • Commonscat Multimedia: Roger Rivière / Q972312

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 316736535
  • ISNI: 0000000450929862
  • BNF: 122202838 (data)
  • Wd Datuak: Q972312
  • Commonscat Multimedia: Roger Rivière / Q972312