Reimund Dietzen

Reimund Dietzen
Bizitza
JaiotzaTreveris, 1959ko maiatzaren 29a (64 urte)
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Eorotex (en) Itzuli 1982-1982
Teka 1983-1990
 
Parte-hartzailea
  • 1986 UCI Road World Rankings (en) Itzuli (38.)
    1987 UCI Road World Rankings (en) Itzuli (44.)
    1988 UCI Road World Rankings (en) Itzuli (62.)

Reimund Dietzen, (Treveris, 1959ko maiatzaren 29a) alemaniako txirrindulari ohia da, profesionala 1982 eta 1989 artean. Denbora honetan 27 garaipen lortu zituen.

Profesionaletako urte gehienak Teka taldean eman zituen. Espainiako Vueltan izandako errendimendua nabarmentzekoa da, non 1987an eta 1988an 2. amaitu zen, honetaz gain 1984an 3. eta 1986an 4. sailkatu zen.

Alemaniako Txapelduna bitan izan zen, bai errepideko proban zein Ziklo-Krosean.

Txirrindularitza utzi behar izan zuen 1989ko Espainiako Itzulian izandako istripu baten ondorioz eragindako lesio larriak zirela eta. Istripu hau Huescako probintziako Cotefablo tunelean gertatu zen, non argitasun nahikorik ez zegoen.[1]

Erretiratu ostean Gerolsteiner taldeko kirol zuzendaria izan zen.

Palmaresa

1982

  • Luis Puig Sari Nagusia
  • 7. Luxenburgoko Tourrean

1983

1984

1985

1986

1987

1988

1989

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

Itzulia 1982 1983 1984 1985 1986 1987 1988 1989 1990
Italiako Giroa - - - - - - - - -
Frantziako Tourra UT - 64. - UT 90. 83. - -
Espainiako Vuelta 40. Ab. 3. 7. 4. 2. 2. UT -
Munduko txapelketa UT UT UT UT 70. UT UT - -

-: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu

Taldeak

  • Puch-Eurotex (1982)
  • Teka (1983-1989)

Erreferentziak

  1. «Unipublic deberá indemizar con 482.000 euros a un ciclista por una caída en la Vuelta a España de 1989» Europa Press 2006-06-14.

Kanpo estekak

  • Reimund Dietzen - ProCyclingStats
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q490623
  • Wd Datuak: Q490623