Ramón Vizcaíno

Ramón Vizcaíno
Bizitza
JaiotzaSestao, 1907ko urtarrilaren 29a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 1999ko apirilaren 24a (92 urte)
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua

Ramón Vizcaíno (Sestao, Bizkaia, 1907ko urtarrilaren 29a - Donostia, Gipuzkoa, 1999ko apirilaren 24a) bizkaitar enpresa-gizona izan zen.

Biografia

Bizkaian jaio zen arren Sestaoko Labe Garaietako langile baten semea zen, Gipuzkoan egin zuen bere enpresa ibilbidea.

Ia hutsetik abiatuta, egun, mundu osora zabalduta dagoen enpresa-taldea sortu zuen, 40 enpresaz osatua eta bere izena duena. Hotzaren inguruko industriaren aitzindari izan zen, eta bere bizitzan zehar kargu ugari izan zituen enpresarekin eta ekonomiarekin zerikusia zuten erakundeetan, hala nola Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Itsasgintza Ganbaran, Pakea mutuan, Pasaiko Portuan.

Haren semea, José María Vizcaíno, hainbat urtez Confebaskeko presidente izan ondoren, 2001. urtean Círculo de Empresarios Vascos elkarteko buru hautatu zuten. Egun, enpresa-taldearen ardura du.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12266480
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 142763
  • Lur: 05995/eu_v_0531/v0531
  • DBE: url
  • Wd Datuak: Q12266480