Rafael Aracil

Rafael Aracil
Bizitza
JaiotzaAlcoi, 1940 (83/84 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria

Rafael Aracil Martí (Alcoi, Alacant, 1940) valentziar historialaria da. Filosofia eta Letretan lizentziatu zen 1970ean, Valentzian, eta doktoregoa eskuratu zuen, hiru urte geroago, Bartzelonako Unibertsitatean. Unibertsitate hartan, Historia Garaikideko irakaslea izan zen lehenbizi, eta katedraduna, 1986az geroztik. Idatzi dituen lanak ekonomiaren historiaren ingurukoak, XIX. mendeko industrializazio-prozesuen historia eta bilakaera eta prozesu horiek gizartean dituzten ondorioei buruzkoak dira, batez ere. Aipagarrienetako batzuk: Industrialització al País Valencià (1974, Valentziako industrializazioa), Lecturas de Historia económica de España (bi ale, 1976 eta 1977, Espainiako Historia ekonomikoari buruzko irakurketak), La industrialización valenciana: historia y problemas (1976, Valentziako industrializazioa: historia eta arazoak), Hacia una historia socialista (1984, Historia sozialista baterantz), Historia Económica Contemporánea (1988, Ekonomiaren Historia Garaikidea). Bestalde, L´Avenç eta Ciencia. Revista de ciencia y tecnología aldizkarien sortzaileetako bat izan da. 1992an, Bartzelonako Unibertsitateko Geografia eta Historia Fakultateko dekano izendatu zuten.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12266410
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 00406/eu_a_4065/a4065
  • Bilduma digitalak
  • BVMC: 45051
  • Dialnet: 31901
  • Wd Datuak: Q12266410