Profilaxi

Profilaxia edo prebentzioa gaixotasunak saihesteko edo hauek agertu baino lehen hartzen den estrategia da.

Aurreneurri edo neurri profilaktikoen artean, besteak beste, hauexek daude:

  • Bizimodu osasuntsua:
    • Elikadura egokia hartzea.
    • Hidratazio nahikoa edukitzea.
    • Kirola egitea.
    • Eragile toxikoak saihestea (e. b. drogak).
  • Txertoak ipintzea.
  • Preserbatiboak erabiltzea: gaixotasun infekzioso batzuk saihesteko.

Medikuntza Prebentiboa espezialitateak arlo hau jorratzen du espezifikoki.

Familiako medikuntzak ere aurreneurriak lantzea zeregin nagusietarikoa du.

Herriko jakituriak ere historian zehar kontuan hartu du, atsotitz honek erakusten duen moduan: "Zauria sendatzea baino, ez egitea obe".