Power Paola

Power Paola

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPaola Andrea Gaviria Silguero
JaiotzaQuito, 1977ko ekainaren 20a (46 urte)
Herrialdea Kolonbia
 Ekuador
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakumorista grafikoa, komikigilea, gidoilaria eta artista bisuala
Izengoitia(k)Power Paola eta Powerpaola
IMDB: nm4446014 Edit the value on Wikidata

Power Paola, sortzez Paola Andrea Gaviria Silguero (Quito, Ekuador, 1977ko ekainaren 20a) karikaturagilea eta komikigilea da.[1]

Virus Tropical (2011), Por Dentro (2012), Diario (2013), qp (2014), Todo Va a Estar Bien (2015) eta Nos vamos (2016) eleberri grafikoen egilea da.[2][3]

Bere lana sexualitateari, feminismoari, familiari eta nortasun pertsonalari buruzkoa da. Chicks on Comics nazioarteko komiki-taldeko kidea da.[4]

Biografia

Gaztaroa

Paola Gaviria, Power Paola artista-izenez ezaguna, Quiton jaio zen (Ekuador), 1977ko ekainaren 20an. Bere ama haurdun zegoela, mediku batek behin eta berriz baieztatu zion ez zegoela haurdun, “birus tropikal” baten biktima zela.[5]

Gaviriak hamahiru urte zituela, Calira (Kolonbia) lekualdatu ziren. Medellingo Arte Ederren Unibertsitate Fundazioan ikasi zuen, eta, bertan, Taller 7 talde artistikoa sortu zuen.[6]

“Nomada” gisa deskribatzen zuen bere burua, eta txandaka bizi izan da Sydneyn, Parisen, San Salvadorren eta Bogotan, nahiz eta, harrezkero, Buenos Airesen[7] bizi den batez ere.

Komikiak

Power Paolak artista pintore gisa lan egin zuen lehenik, eta, gero, komikietako artista-lana deskubritzen hasi zen, hala nola, Marjane Satrapi eta Julie Doucet[8]. 27 urte zituela hasi zen komikiak marrazten, Sidneyko sukalde batean lanean ari zela, dibertitzeko eta bere bizitza kontatzeko.[5]

Lehenik, Flickr-en autoargitaratu zituen bere komikiak, zine-inprimatuen formatuan.[9] 2011n, Editorial Comun argitaletxe argentinarrak Virus tropical bere eleberri grafikoa argitaratu zuen. Haren haurtzaroaren eta nerabezaroaren istorioa kontatzen du, neska errebelde gisa, izaera indartsua duten emakumeak nagusi dituen familia kolonbiar kontserbadore baten barruan.[10]

Liburua ongi hartu zuen kritikak, eta ingelesez (Random House) eta frantsesez (Mondadori) argitaratu zuten. Kritikariek bere marrazki-estilo lasaia eta ahots intimoa apreziatu zituzten. Virus tropical lanari dagokionez, Josep Oliver kritikariak hau esan zuen: “Estilo xalo-adierazkorra erabiliz, Paolak komiki oso pertsonala sortzen du, emakume-ahots argia duena, latitude horietako komikiaren zutoihal eramailea”. Abril Castillo Cabrera kritikariak liburuaren irakurketa terapeuta bati bisita egitearekin konparatu zuen, eta hauxe idatzi zuen: “Power Paolak sortzen du eskuragarri zaigun giro bat, hasiera bat eta amaiera bat dituen istorioa, bere bizitzaren prestaketa eta gainerakoen bizitzara daraman zubia”.[11]

Bere lana PROA Fundazioan aurkeztu zuen Buenos Airesen, Chicks on Comics “Long Remote Relationship” erakusketan, 2017an.[12]

Virus tropical zinemara eramana izan zen, 2017an estreinatutako filmean.[13][14]

Liburuak

  • Virus tropical, 2011 ISBN 979-10-90743-06-9.
  • Por Dentro, 2012.
  • Diario, 2013.
  • qp, 2014.
  • Todo Va a Estar Bien, 2015
  • Nos vamos, 2016.

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Power Paola» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
  1. Iannini, Sergio. (May 14, 2014). Power Paola, la historietista que dibuja su vida. .
  2. «Goodreads - Power Paola» Goodreads 31 mars 2017.
  3. «Update 3: Powerpaola of Virus Tropical Interview · Spring Collection» Kickstarter.
  4. «Chicks on comics» chicksoncomics.tumblr.com.
  5. a b «Powerpaola: "Empecé a dibujar historietas para burlarme de mi propia vida" - TN.com.ar» Todo Noticias..
  6. «Power Paola - La Editorial Común» www.laeditorialcomun.com.
  7. martinlopezlam. (2012-10-09). «PAOLA GAVIRIA, Powerpaola» LA SENSACIÓN GRÁFICA.
  8. «Entrevista con PowerPaola» www.entrecomics.com.
  9. «Drawn Interview With Power Paola» sarahglidden.com.
  10. «Virus tropical (Powerpaola)» www.entrecomics.com.
  11. «Powerpaola Dibujos nómadas y autobiografía ficticia» Límulus 2015-08-03.
  12. «Chicks On Comics - Exhibiciones | Fundación PROA» www.proa.org.
  13. «'Virus Tropical': Film Review | Berlin 2018» The Hollywood Reporter.
  14. Kiang, Jessica. (2017-11-22). «Film Review: ‘Virus Tropical’» Variety.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q29073991
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 296473485
  • ISNI: 0000000401666090
  • GND: 1029760349
  • LCCN: no2009206053
  • Tabakalera ID: 125838
  • SUDOC: 17011256X
  • Wd Datuak: Q29073991