Post-rock

Sigur Rós taldea 2005ean kontzertuan Reykjaviken.

Post-rock terminoa Simon Reynoldsek erabili zuen lehen aldiz The Wire aldizkariaren ale batean (1994ko maiatzean) rockaren berezko instrumentuak erabiltzen dituzten rock talde batzuen soinua deskribatzeko, baina generoaren tradizioan aurkitzen ez diren erritmo, harmonia, doinu, tinbre eta progresio harmonikoak gehituz. Talde gehienek musika instrumental hutsa egiten dute.[1] Bestela, ambient, jazz, krautrock, dub eta klasiko minimalistatik ere eraginak jasotzen dituzte.

1990eko hamarkadan garatu zen batik bat, bereziki AEBetan (Chicago), Kanadan (Montreal) eta Erresuma Batuan.

Talde ezagunak

Azpigenero honetako talde nabarmenen artean hauek ditugu:

  • Bark Psychosis
  • Disco Inferno
  • Laika
  • Mogwai
  • Moonshake
  • Pram
  • Seefeel
  • Sigur Rós
  • Stereolab
  • Tortoise

Euskal Herrian

Rock progresiboaren aitzindariak Itoiz taldea izan baldin bazen, 1980ko hamarkadan, hurrengo hamarraldian Yakuzi banda bizkaitarra nabarmendu zen, eta 2000ko hamarkadatik aurrera, bestela, Buffalo eta Madeleine gipuzkoarrak, besteak beste.[2]

Erreferentziak

  1. Everett True. (2017-10-6). «Bark Pychosis» Classic Rock.
  2. Post-rock euskal musika taldeak (Badok.eus).

Kanpo estekak

  • "Post-rock: A movement of the 90's, still kickin'".
  • "Dreamlab: The Semantics of Post-Rock".
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q209137
  • Commonscat Multimedia: Post-rock / Q209137

  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh2015002102
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q209137
  • Commonscat Multimedia: Post-rock / Q209137


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.