Polabí

Polabí ordokia
Poděbradyko udaletxea

Polabí Txekiar errepublikako ordokia, Erdialdeko Bohemian. Hiri nagusiak: Hradec Králové, Pardubice, Kolín, Poděbrady, Nymburk, Mělník eta Litoměřice. Elba ibaia igarotzen da bertatik. Bohemiako lurralderik aberatsena da: garia, garagarra, azukre-erremolatxa, bazkarako landareak, lupulua, tabakoa, fruitu-arbolak, behi- eta txerri-azienda. Nekazaritzan oinarritutako industria (janari-industria, garagardogintza, tabakogintza) eta industria berria (doitasun-industria, mekanika, industria kimikoa) dira ekonomia-jarduera nagusiak.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3491239
  • Identifikadoreak
  • NKC: ge128506
  • Wd Datuak: Q3491239