Poeta madarikatuak

Poeta madarikatuak
Jatorria
Ezaugarriak

Poeta madarikatuak (frantsesez "Les Poètes maudits") Paul Verlaine olerkari frantsesaren saiakera liburu baten izenburua da. Liburuaren lehenengo bertsioa 1884an agertu zen eta 1888 bigarrena.

Verlaineren liburuaren lehenengo edizioa (1884).

Liburua

Bertan kalifikatibo horrekin sei poeta aipatzen ziren: Tristan Corbière, Arthur Rimbaud, Stéphane Mallarmé, Marceline Desbordes-Valmore, Auguste Villiers de L'Isle-Adam eta "Pauvre Lelian" Paul Verlaine beraren anagrama. Verlaineren iritziz poeta hauek modu batez edo bestez madarikazio bat jaso zuten eta, horren ondorioz, pertsona arruntengandik bereizi egin ziren. Egoera horren aurrean idazleok hermetismoaren bidea hartu omen zuten. Gizarte mailan gaizki ikusita zeuden eta, orokorrean, oso bizitza autosuntsitzaileak bizi izan zituzten, askotan drogekin eta eskandalu sexualekin lotuta. Madarikatuen kontzeptua Alfred de Vignyren Stello liburuan agertu zen, 1832an. Bertan esaten zuen poetak, poetak izateagatik, lurraren botereek madarikatuak bihurtzen zituztela.[1]

Kontzeptua

Definizioak arrakasta izan zuen eta, ondoren, beste idazleengana zabaldu egin da. Hitz honekin bizitzan arrakasta ezagutzen ez duten idazle baztertuak ezagutzen dira. Normalean idazle hauek bizitza bohemio eta tragikoa ezagutzen dute. Kategoria horretan, besteak beste, idazle hauek aipatu izan dira:

  • Charles Baudelaire
  • François Villon
  • Marceline Desbordes-Valmore
  • Thomas Chatterton
  • Aloysius Bertrand
  • Gérard de Nerval
  • Lautréamont kondea
  • Petrus Borel
  • Charles Cros
  • Germain Nouveau
  • Antonin Artaud
  • Émile Nelligan
  • Armand Robin
  • Olivier Larronde
  • Innokienti Ánnienski
  • John Keats
  • Edgar Allan Poe.

Erreferentziak

  1. http://visualiseur.bnf.fr/ark:/12148/bpt6k1015000

Ikus, gainera

  • Dandismo

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q41775
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q41775