Piotr Nilus

Piotr Nilus

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaPodolia Governorate (en) Itzuli, 1869ko ekainaren 29a
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaParis, 1943ko maiatzaren 23a (73 urte)
Hobiratze lekuaBagneuxko hilerria
Hezkuntza
HeziketaGrekov Odesa Art school (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
ukrainera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, idazlea eta arte-kritikaria
KidetzaSociety of South Russian Artists (en) Itzuli

Find a Grave: 110329931 Edit the value on Wikidata

Piotr Alexandrovitx Nilus (errusieraz: Пётр Александрович Нилус; (Podolia, 1869ko otsailaren 20agreg./otsailaren 8ajul. - Paris, 1943ko maiatzaren 23a) errusiar idazle eta margolari inpresionista izan zen.

Biografia

Piotr Podoliako Gubernian jaio zen, gaur egungo Ukrainan. Izan ere, familiak berez jatorri suitzarra zuen. Zazpi urte zituelarik Odesara joan zen eta hango Petropavlovskoje eskolan ikasi zuen, lehen, Margolaritza Eskolan, ondoren. Geroago San Petersburgoko Arteen Eskola Inperialean ikasi zuen eta lehenengo erakusketan hartu zuen parte. 1920an Parisera joan zen eta han lan egin zuen heriotza gertatu arte. Parisen Aleksandr Kuprin eta Ivan Alekseievitx Buninen laguna izan zen eta elkarrekin bizi izan ziren. Bunin eta Nilus arteko gutunak gordetzen dira eta 100 baino gehiago argitaratuak izan dira.[1]

Urte haietan beste Nilus ospetsua izan zen, Sergei Nilus, antisemita, Siongo jakintsuen protokoloak liburuaren egilea. Sergei bere familiakoa bazen, ideologikoki ez zuten ezer ikusirik. Desberdintasun hau adierazteko datu bat aipatu izan da: 1906an Odesan pogrom bat antolatu zen eta Piotren jarrera erabat aurkakoa izan zen; gehiago oraindik, afektutariko haur juduei laguntzen saiatu zen.

Galeria

  • Hondartzan
    Hondartzan
  • Euria ondoren
    Euria ondoren
  • Hiru emakume parkean
    Hiru emakume parkean
  • Udazkena
    Udazkena
  • Morroia (Egunsentia)
    Morroia (Egunsentia)

Erreferenziak

  1. http://www.lechaim.ru/ARHIV/106/dudakov.htm

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Piotr Nilus Aldatu lotura Wikidatan
  • Zenbait margolan.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2446744
  • Commonscat Multimedia: Piotr Nilus / Q2446744

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 96269457
  • ISNI: 0000000070252968
  • BNF: 119989244 (data)
  • GND: 1019509260
  • LCCN: no2011189300
  • NKC: js2017949607
  • SNAC: w6f55bff
  • ULAN: 500082032
  • Open Library: OL7092040A
  • RKD: 316565
  • Wd Datuak: Q2446744
  • Commonscat Multimedia: Piotr Nilus / Q2446744