Pilota 1992ko Olinpiar Jokoetan

1992ko Bartzelonako Olinpiar Jokoetan pilota txapelketa ospatu zen laugarrenez eta, oraingoz, azkenekoz. Lehendabizikoan (1900ean hain zuzen ere) pilota kirol olinpiko moduan jokatu bazen ere, 1992an (1924 eta 1968ko Olinpiar Jokoetan bezala) pilota kirol erakusgarri gisa jokatu zen eta hainbat kategoriatan gainera[1].

Txapelketa

Datak

  • Hasiera: 1992ko uztailaren 25a
  • Bukaera: 1992ko abuztuaren 5a

Lekua

Sakontzeko, irakurri: «Vall d'Hebrongo Olinpiar Pabilioia»

Antolatzaileek Vall d'Hebrongo Olinpiar Pabilioian eraiki zituzten:

  • 54 metroko luzera duen frontoia,
  • 36 metroko luzera duen frontoia, eta
  • Trinkete bat

Gainera 30 metroko luzera zuen frontoia berregin zituzten.

Motak

Bost izan ziren:

Estatu parte-hartzaileak

Mota bakoitzean 1990ean Kuban izandako Munduko Pilota Txapelketen lau herrialderik onenek parte hartu zuten. Hala ere, Estatu Batuek parte hartzeari uko egin zutenez, batzuetan bostgarrenak ere hartu zuen parte ordezkari gisa.

Hona hemen taldeak:

Emaitzak

Modalitatea Frontoia Urrea Zilarra Brontzea
Zesta punta 54 m. Espainia Konpa, Atain, Zelaia, Oianguren Frantzia Bordes, Etxeberri, Etxaluze, Abadoberri Mexiko Valdes anaiak, Ugartetxea
Frontenisa, Gizonak 30 m. Mexiko Salazar anaiak Kuba Gonzalez, Anduiza Espainia Velasco, Fite, Font, Roig
Frontenisa, Emakumeak 30 m. Mexiko Flores, Muñoz Espainia Navarrete, Palacios, Ortiz, Martinez Frantzia Sabalza, Rollet, Claverie, Celan
Eskuz binaka Trinketa Mexiko Saldaña anaiak, Santamaria, Zea Espainia Goñi, Larrañaga, Txoperena, Ruiz Frantzia Muskarditz, Kotabarren, Salaberri, Falxa
Larruzko paleta Trinketa Argentina Elortondo, Abadia, Bizzozero Espainia Mendiluze, Altadill, Ubanell, Egaña Frantzia Arenas, Cambos, Cazemayor, Petrissans
Gomazko paleta Trinketa Argentina Ross Brothers, Romano, Miró Frantzia Lissar, Lasalle, Amadoz Espainia Irizar, Pagoaga, Sagarzazu, Eginoa
Eskuz banaka 36 m. Espainia Beloki, Baceta Frantzia Hirigoien, Mugida Kuba Quesada, López Carrillo
Eskuz binaka 36 m. Espainia Lujanbio, Balerdi, Balanza, Fernández Frantzia Juzan, Mutuberria, Bergara, Espil Mexiko Vera, Olivos, Izquierdo
Larruzko paleta 36 m. Espainia Insausti, Juan Pablo, Tejada, Huros Mexiko Iniestra, Musi, Agirre, Mercadillo Argentina Filippo, Huete, Canut, Elortondo
Pala motza 36 m. Espainia Daniel, Garrido, Hernández, Araujo Mexiko Iniestra, Musi, Medina Kuba González R., González V.

Dominak

Postua Estatua Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1  Espainia 5 3 2 10
2  Mexiko 3 2 2 7
3  Argentina 2 0 1 3
4  Frantzia 0 4 3 7
5  Kuba 0 1 2 3
6  Venezuela 0 0 0 0
 Uruguai 0 0 0 0
 Filipinak 0 0 0 0

Erreferentziak

  1. Pilota Joko Olinpikoetan - FIPV

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2659381
  • Wd Datuak: Q2659381
  • i
  • e
  • a
1900 • 1924 (erakusketa moduan) • 1968 (erakusketa moduan) • 1992 (erakusketa moduan)