Peter Blume

Peter Blume
Bizitza
JaiotzaSmarhoń (en) Itzuli, 1906ko urriaren 27a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew Milford (Connecticut), 1992ko azaroaren 30a (86 urte)
Hezkuntza
HeziketaArt Students League of New York (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, marrazkilaria eta eskultorea
Lantokia(k)Ameriketako Estatu Batuak
Jasotako sariak
ikusi
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia

Peter Blume (Smarhoń, Bielorrusia, 1906ko urriaren 27a - New Milford, Connecticut, AEB, 1992ko azaroaren 30a) estatubatuar margolaria izan zen.

Estatubatuar artistek XX. mendearen bigarren eta hirugarren hamarraldietan kubismoari loturik egindako bidearen erakusgarrietako bat da Blumeren obra, izan ere belaunaldi horietako margolari gehienek bezala, berak ere ideia kubistak hartu zituen gai tradizionalak ikuspegi berri batetik islatzeko bide gisa; hala ere, gaiari ematen zioten garrantzia eta alde batera uzten zuten Picassoren eta Braqueren obretan agertzen zen denbora-espazioari buruzko espekulazioa. Peter Blumeren kasuan, ordea, hasieran koadroa antolatzeko zuen modu kubistaren ondoren surrealismoaren inguruko ikuspegi konplexuagoei heldu zien eta arte sinbolikoagoa eta alegorikoagoa landu zuen, Scranton hegoaldea, Hiri betierekoa, 1937 2. eta Lantegi zuria maisulanek erakusten dutenez, besteak beste.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-10-04 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2990693
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 65497511
  • ISNI: 0000000078607372
  • BNE: XX5557913
  • BNF: 16257533d (data)
  • GND: 118852264
  • LCCN: n86142994
  • SNAC: w6zp4s47
  • ULAN: 500028254
  • Open Library: OL1108910A
  • RKD: 102616
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 01101/eu_b_4098/b4098
  • Wd Datuak: Q2990693