Peru Abarrategi

Peru Abarrategi

Bizitza
JaiotzaAramaio, 1997 (26/27 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Familia
AitaTxema Abarrategi
Anai-arrebak
ikusi
  • Sabin Abarrategi
    Martin Abarrategi
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria
Peru Abarrategi Arabako Eskolarteko txapelketan gai jartzaile lanetan.

Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio, Araba, 1997) euskal filologo, bigarren hezkuntzako irakasle eta bertsolaria da. 2022an Arabako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen.[1]. Bertsolari izateaz gain gai-jartzaile eta irakasle ere aritzen da Arabako Bertsozale Elkartean. Martin eta Sabin anaia gazteagoak ere bertsolariak dira.

Biografia

Bertsolaritza

2008an Aramaioko Bertso-Eskolan ikasle hasi zen. Arabako Eskolartekoan garaipen ugari izan zituen, 2011 urtean txikien mailan eta 2013, 2014 eta 2015ean handien mailan. 2019an Arabako Txapelketa nagusiko finalerako sailkatu zen eta 2022an txapelduna izan zen.

2022ko txapelketa final zortzierenetatik hasi behar izan zuen. Final laurdenak eta finalerdiak pasata igaro zen Gasteizko finalera. Finalean prakak apurtu arren (esertzerakoan), Manex Agirrerekin saio parekatua izan ondoren irabazi zuen txapela.

Bestelako lanak

Euskalgintzarako hastapenak Txirritola Ipuin Lehiaketan eman zituen. Bertsoez aparte, beste kultur eragile askotan jardun izan du Aramaion, Orixol Mendizale Elkartean eta Aramaixo Tropikala areto futbol taldean esaterako. Berbapaseko aurkezle eta finalista izateaz gain Txirritolinpiadetako partaide ere izan da.

Palmaresa

  • Arabako Bertsolari Txapelketa:
    • Txapelduna (1): 2022
    • Finalista (2): 2019, 2022
  • Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa:
    • Handien mailan (3): 2013, 2014, 2015
    • Txikien mailan (1): 2011
  • FAVAfutsal:
    • Zilarrezko maila-txapelduna (1): 2022
  • Urrezko gibela:
    • Saiakera (1): 2019
  • Txirritolinpiadak eta koadrilen arteko pikea:
    • Parte-hartzaile (4)

Erreferentziak

  1. Biain, Aitor. ««Esan zidaten kikilduta kantatuz gero ezinezkoa zela txapela irabaztea»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-14).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • BDB Bertsolaritzaren datu-basea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q62083632
  • Wd Datuak: Q62083632