Pello Zabaleta Lekuona

Artikulu hau bertsolariari buruzkoa da; beste esanahietarako buruzkoa beste hau da: «Pello Zabaleta».
Pello Zabaleta Lekuona
Bizitza
JaiotzaErrenteria, 1896ko abuztuaren 3a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaErrenteria, 1967ko martxoaren 12a (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta idazlea

Literaturaren Zubitegia: 409

Pello Zabaleta Lekuona (Errenteria, 1896ko abuztuaren 3a - ib., 1967ko martxoaren 12a)[1] Gipuzkoako bertsolaria izan zen.

Bizitza

Gurasoak Manuel Zabaleta Etxeberria, bertsolaria, (Oiartzun, 1866 – Errenteria, 1925) eta Manuela Kristina Lekuona Lopetegi (Errenteria, 1858 – 1915) zituen. Errenterian jaio bazen ere, familia berehala Oiartzunera joan zen bizitzera. 1927ko uztailaren 7an, Rosario Miranda astigarragarrarekin ezkondu zen. Pellok eta Rosariok bost seme-alaba izan zituzten. Lan ugari izan zituen, besteak beste igeltsero eta zeramika fabrikako langile.

Lanak

Antonio Zavalak argitaratu zituen Pello Zabaletaren bertsoak, Juan anaiarenekin batera Juan eta Pello Zabaleta bertsolariak (1967) bertso bilduman. Bertso jarriak Bertsolariya aldizkarian argitaratu zituen. Haren bertso sail ezagunenak dira: Europako Gerrari (1917), Sesiyo bat (1923), Alkar eziñ ikusiya (1932), Ijito antzeko bati (1931), Langillien alde (1934), Katu baten istoriya (1942), Oraingo Errenteriari (1946), Errenteriko Jangoiko-Txiki zanaren bizitza (1963).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Auspoa bilduma: «Juan eta Pello Zabaleta bertsolariak»

Kanpo estekak

  • Pello Zabaleta literaturaren zubitegian
  • Pello Zabaleta BDB datu-basean
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12265735