Pedro Fontecha

Pedro Fontecha
Bizitza
JaiotzaNograro, 1673
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Heriotza1753 (79/80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Pedro Fontecha Salazar (Nograro, Gaubea, Araba, c. 1673 - Bilbo, Bizkaia, 1753) legelaria izan zen. Espainiako Errege Kontseiluko abokatua, Gernikako Batzar etxeko kidea eta Bizkaiko Jaurerriko aholkularia izan zen 1718. urtetik aurrera. Foruzalea zen, eta Escudo de la más constante fe y lealtad del muy noble Señorío de Vizcaya azterlana egin zuen. Aipaturiko obra XVIII. mendean argitaratu zen lehen aldiz. Geroago ere argitalpen berriak izan zituen, Bizkaiko Diputazioak eskaturik. Liburua Espainiako Gobernuak bahitu zuen, foruen aldezte sutsua egiten zuelako Fontechak lan horretan.

Fontecharena da, halaber, Verídica y puntual representación al muy Leal Señorío de Vizcaya contra el manifiesto de D. Joseph de Zavala y Miranda (1743-1744) obra. 1990ean, Roman Basurto historialariak argitaratu zuen Fontecharen liburuen ondarea, testamentuan ageri den bezala: La biblioteca de Pedro Fontecha Salazar (Gasteiz, 1990).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12265671
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 21146332834618730687
  • GND: 1099982855
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 65892
  • Lur: 02201/eu_f_0900/f0900
  • Wd Datuak: Q12265671