Patxi Salaberri Muñoa

Patxi Salaberri Muñoa
Bizitza
JaiotzaAramaio, 1956ko ekainaren 7a (67 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaJon Kortazar
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, poeta, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaEuskaltzaindia
Euskera
Genero artistikoaolerkigintza

Inguma: patxi-salaberri-munoa Literaturaren Zubitegia: 606
Artikulu hau Aramaioko idazleari buruzkoa da; Uxueko euskaltzaina gaitzat duena beste hau da: «Patxi Salaberri Zaratiegi»

Patxi Salaberri Muñoa (Aramaio, Araba, 1956ko ekainaren 7a), Euskal Filologian doktorea eta euskal literatura klasikoan aditua, EHUko Filologia irakaslea da.

1997an Axularren prosa erretorikaren argitan izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen Jon Kortazarren zuzendaritzapean.[1]

1997tik 2000ra bitartean Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolako zuzendaria izan zen. Irun Hiriko Olerki Saria irabazi zuen 2002an.

2015eko uztailaren 17an euskaltzain urgazle izendatu zuten.[2]

Lanak

Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Patxi Salaberri Muñoaren artikuluak»

Saiakera

  • Arratsalde bat Auñemendiko Lorearekin (2021, Booktegi).
  • Etxepare. Euskaldunon hizkuntzaren hasikinak. Euskara xumean (2018, Booktegi)
  • Axular. Gero. Euskara xumean (2017, Udako Euskal Unibertsitatea).
  • Axular. Gero. Euskara xumean (2017, Booktegi).
  • Hire bordatxoan. Txipi Ormaetxea omenduz.    Gotzon Aurrekoetxea, eta Jesus Mari Makazaga Eizagirrerekin   (2016, UPV/EHU)
  • Leizarragaren idazlanetan barrena (2014, Euskal Herriko Unibertsitatea).
  • Idazleei galdezka (2012, Euskal Herriko Unibertsitatea).
  • Irakurketa dela eta, Fito Rodriguez, Ander Iturrioz eta Ur Apalategirekin (2012, Erroteta).
  • Aingura eta sugea: originaltasuna eta dependentzia Leizarragaren idazlanetan (2011, Erroteta).
  • Leizarraga zaharra, Leizarraga gaurkoa (2007, BAP).
  • Euskal klasikoen atarian (2004, Pamiela).
  • Iraupena eta lekukotasuna: euskal literatura idatzia 1900 arte (2002, Elkar).
  • Haizkora zuhaitzaren erroari kheinatzean: Axularren gogoetak eta erranak (2000, Pamiela).
  • Txillardegi lagun-giroan. Gotzon Aurrekoetxea, Pilar Etxeberria, eta Jose Luis Ormaetxearekin (2000, UEU)
  • Antologia: Axular (1999, Ibaizabal; Oria & Kriselu).
  • Axularren historiak (1998, Pamiela).
  • Axularren prosa erretorikaren argitan (1997, Euskal Herriko Unibertsitatea).
  • Barne-barnetik. Eusebio Osaren artikulu bilduma. Xabier Etxaniz eta Jose Luis Ormaetxearekin (1997, Arabako Foru Aldundia).
  • Legutioko udalbarrutiko toponimia (1987, Gasteiz).
  • Urbina eta Urrunagako toponimia (1986, Gasteiz).


Poesia

  • No (poema akrilikoak) (2005, Pamiela)
  • Uretan idatziak (2002, Kutxa Gizarte Ekintza)

Itzulpenak

  • W. Gombrowicz: Poeten kontra (2005, Egan).
  • Rainer Maria Rilke: Poeta gazte bati idatziak (2002, Jakin).

Erreferentziak

  1. Salaberri Muñoa, Patxi Salaberri Muñoa. «Axularren prosa erretorikaren argitan» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).[Betiko hautsitako esteka]
  2. «Sei euskaltzain urgazle gehiago ditu Euskaltzaindiak» Berria 2015-07-20.

Kanpo estekak

  • «Patxi Salaberri», Literaturaren Zubitegia.
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12265615