Patxi Iraola

Patxi Iraola
Bizitza
JaiotzaZaldibia, 1933ko apirilaren 24a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2019ko apirilaren 27a (86 urte)
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Rufino Iraola
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria
Jasotako sariak
ikusi
  • Osinalde saria  (1971)

Patxi Iraola Garmendia (Zaldibia, 1933ko apirilaren 24a - Zaldibia, 2019ko apirilaren 27a) gipuzkoar bertsolaria, epailea eta gai-jartzailea izan zen.[1]

Bizitza

Zaldibiako Olegi baserrian jaio zen, 1933ko apirilaren 24an. Bertsozaletasuna gurasoengandik zetorkion. Aita bertsotan aritzen zen tabernatan eta elkartetan. Amak, berriz, bertso zaharrak kantatzeko ohitura zuen.[1]

1965ean hasi zen bertsotan jendaurrean, bere herriko plazan. 1971n Osinalde saria irabazi zuen. Hiru urte geroago, 1974an, Zepai saria irabazi zuen. 1980ko eta 1982ko Bertsolari Txapelketa Nagusietan parte hartu zuen. 2009an bere bizitza, bizipenak eta bertsoak jasotzen dituen Naizen apurra liburua argitaratu zuen.[1][2]

2019ko apirilaren 27an hil zen Zaldibian.[1][3][4]

Liburuak

  • Naizen apurra (2009, Auspoa)

Sariak

Erreferentziak

  1. a b c d Madinabeitia, Tere. (2019ko apirilaren 27an). «Patxi Iraola bertsolari zaldibiarra hil da» Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2019ko apirilaren 29a).
  2. Garate, Miren. (2019ko apirilaren 28a). Mahai bueltako bertsolaria. (Noiz kontsultatua: 2019ko apirilaren 29a).
  3. «Patxi Iraola bertsolari zaldibiarra hil da» Berria 2019ko apirilaren 27an (Noiz kontsultatua: 2019ko apirilaren 29a).
  4. «Patxi Iraola bertsolari zaldibiarra hil da» Diario Vasco 2019ko apirilaren 27an (Noiz kontsultatua: 2019ko apirilaren 29a).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q63358668
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 107020334
  • BNE: XX977252
  • Wd Datuak: Q63358668