Parisko Liga Santua

Liga Santuaren prozesio armatua Parisen 1590ean. Carnavalet museoa.

Liga Santua, Parisko Liga Santua edo Liga Katolikoa Frantziako Erlijio Gerren garaian (1576-1594), katolikoek osatu zuten armada izan zen. Pikardian hasi eta berehala zabaldu zen Frantzia osoan barrena. Erlijio katolikoa babesteko aitzakian, beste helburu bat nabarmendu zen gerora: Henrike III.a Frantziakoa bere lekutik kendu eta Henrike I.a Guisakoa, Ligako buruzagi nagusia, errege egitea. Filipe II.a Espainiako erregeak bultzatu zuen Liga Santua, eta guztiz areagotu zen haren ahalegina, Henrike III.a Nafarroakoa Frantziako erregegai bihurtu ondoren. Henrike III.a Frantziakoak Henrike Guisekoa hilarazi zuen 1588an. Karlos Lorrenakoa, Mayenneko dukea bihurtu zen orduan Ligako buruzagi nagusi, eta Parisko hiriaren jabe eginik, Henrike III.a Nafarroako eta IV.a Frantziakoaren aurkako gerra hasi zuen 1589an. Henrike IV.ak fede protestantea utzi zuen 1593an, eta hurrengo urtean desagertu zen Liga Santua, espainiarrek Parisko hiria utzi ondoren.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q696189
  • Commonscat Multimedia: Ligue catholique (France) / Q696189

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 155378891
  • ISNI: 0000000103958773
  • BNF: 13755302j (data)
  • GND: 4134402-9
  • LCCN: n50077324
  • NKC: ko2017959018
  • SUDOC: 027745279
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q696189
  • Commonscat Multimedia: Ligue catholique (France) / Q696189