Panthera generoko hibridoak

Artikulu honek erreferentziak behar ditu.
Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu.

Panthera generoko bizi diren lau espezieek (Panthera leo edo lehoia, Panthera onca edo jaguarra, Panthera pardus edo lehoinabarra, Panthera tigris edo tigrea), gurutzatuz gero, hibridoak sor ditzakete.

Lehoia Tigrea Jaguarra Lehoinabarra
Lehoia Lehoia Ligrea Liguarra Lipardoa
Tigrea Tigroia Tigrea Tiguarra Tigarda
Jaguarra Jagliona Jaguarra Jagupardoa
Lehoinabarra Leopoia Dogla Leguarra Lehoinabarra

Jaguarraren eta lehoinabarraren arteko hibridoak

Jagupardoa

Jagupardoa (jagupard, jagulep, edojagleop ingelesez), jaguar arraren eta lehoinabar emearen arteko gurutzatzea da.

Leguarra

Leguarra lehoinabar arraren eta jaguar emearen arteko gurutzatzea da.

Lijagulepa

Jagupardo edo leguar emeak emankorrak dira, eta horietako bat lehoi ar batekin ugalduz gero, kumeei lijagulep deritze. Mota honetako hibrido konplexuak 1900. urteko hasieran erakutsi ziren Kongoko Lehoiak izenarekin, Afrikako pizti exotiko baten antza emateko, gizakiak egindako hibrido bat baino.

Jaguarraren eta lehoiaren arteko hibridoak

Jaglioia

Jaguar eta lehoi arteko hibridoa, Rothschild Museoa.

Jaglioia edo jaguoia jaguar ar eta lehoi eme baten arteko gurutzatzea da. Espezie honen irudiak ikusgai daude Walter Rothschild Zoologiko museoan (Hertfordshire, Ingalaterra). Lehoien azpiko kolorea du, jaguar-erako orban marroiak eta jaguar baten konplexio indartsua.

Liguarra

Liguarra lehoi arraren eta jaguar emearen arteko gurutzatzea da. Liguarrak lehoi/jaguarren arteko hibrido ohikoenak dira. Beste hibridoak bezain handiak ez dira.

Leoliguarra

Lehoi arraren eta jaguar emearen arteko kume ugalkorrak, lehoinabarrarekin gurutzatuz gero, leologuar izeneko kumeak ematen ditu.

Lehoinabarraren eta lehoiaren arteko hibridoak

Leopoia

Leopoia lehoinabar arraren eta lehoi emearen arteko gurutzatzearen ondorio da. Burua lehoiaren antzekoa du; haren gorputzak, ordea, lehoinabarraren ezaugarri asko ditu. Leopoiak oso bakanak dira.

Lipardoa

Lipardoa edo liardoa lehoi arraren eta lehoinabar emearen gurutzatzeak sortutako hibridoa da. Batzuetan alderantzizko leopoia deritzo. Lehoi arraren eta lehoinabarraren arteko tamaina diferentziak zail bihurtzen du bien arteko ugalketa.

Leoligulor

Leopoi arra (lehoinabar arraren eta lehoi emearen arteko hibrido ugalkorra) liguar eme ugalkorrarekin (jaguar emearen eta lehoi arraren hibridoa) gurutzatzearen ondorio da.

Lehoinabarraren eta tigrearen arteko hibridoak

Dogla

Tigarda

Lehoiaren eta tigrearen arteko hibridoak

Ligrea

Sakontzeko, irakurri: «Ligre»

Tigroia

Sakontzeko, irakurri: «Tigroi»

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Hybrid Big Cats.
  • (Ingelesez) Detailed information on hybridisation in big cats. Includes tiglons, ligers, leopons and others.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q759721
  • Commonscat Multimedia: Panthera hybrids / Q759721

  • Wd Datuak: Q759721
  • Commonscat Multimedia: Panthera hybrids / Q759721