Pablo García Casado

Pablo García Casado
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPablo García Casado
JaiotzaKordoba, 1972ko maiatzaren 13a (51 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaKordobako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta
Genero artistikoaolerkigintza

Pablo García Casado (Kordoba, Espainia, 1972ko maiatzaren 13a) gaztelaniazko olerkaria da.

Bizitza

Oso gaztetan hasi zen literaturarako zaletasuna erakusten, eta olerkiak idatzi zituen, Kordobako Unibertsitatean Zuzenbideko ikasketak egin bitartean. Máquina de Sueños (1996) talde-lanean El poema de Jane olerkia argitaratu zuelarik hasi zen ospea irabazten XX. mendearen azken hamarraldiko Espainiako olerkigile gazteen belaunaldiko idazle gisa. Olerki hark beste zenbaitekin osatzen zuen olerki-saila Las afueras (1997) bilduman eman zen argitara. Radio Nacional de Españak ematen duen El Ojo Crítico olerkigintza-saria irabazi zuen lan horrek, eta, harrezkero, ezinbesteko erreferentzia bihurtu da gaurko espainiar olerkigintzaren antologietan.

Hainbat aldizkariren sorreran parte hartu du, besteak beste, Cinco, Reverso eta Recuento argitalpenen sorreran. Estiloari dagokionez, lexiko garbia eta baliabide bakunak erabiltzen ditu. Irakurleari zuzenean eta berehala helarazten dio mezua, inguruko eta eguneroko gauzez mintzo da —joera hiperrealistari jarraituz—, eta ironia eta garraztasuna agertzen dute, oro har, Pablo García Casadoren olerkiek. 2007an argitaratu zuen azken poema-liburua: Dinero.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5665343
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 41547258
  • ISNI: 0000000114425454
  • BNE: XX910353
  • BNF: 16193914x (data)
  • GND: 137841639
  • LCCN: no2004029372
  • SUDOC: 079158307
  • BIBSYS: 4094008
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 02336/eu_g_0825/g0825
  • Wd Datuak: Q5665343