Omar Torrijos

Omar Torrijos

Irudi gehiago
estatuburu

1968ko urriaren 11 - 1981eko uztailaren 31
Arnulfo Arias (en) Itzuli - Florencio Flores Aguilar (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakOmar Efraín Torrijos Herrera
JaiotzaSantiago de Veraguas (en) Itzuli, 1929ko otsailaren 13a
Herrialdea Panama
HeriotzaPenonomé, Coclé (en) Itzuli, 1981eko uztailaren 31 (52 urte)
Hobiratze lekuaPanama
Heriotza modua: hegazkin-istripua
Familia
Seme-alabak
ikusi
  • Martín Torrijos (en) Itzuli
    Dumas Torrijos Pauzner
    Laurentino Cortizo
Hezkuntza
HeziketaWestern Hemisphere Institute for Security Cooperation (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Jasotako sariak
ikusi
  • José Martí ordena José Martí ordena
    Meritu Zibilaren Ordenaren Lepokoa Meritu Zibilaren Ordenaren Lepokoa  (1977)
Graduabrigada-jeneral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Democratic Revolutionary Party (en) Itzuli

IMDB: nm0868930 Find a Grave: 6844 Edit the value on Wikidata
Omar Torrijos

Omar Torrijos (Santiago de Veragua, 1929ko otsailaren 13a - Penonome-tik hurbil, Panama, 1981eko uztailaren 31) Panamako militarra eta politikaria izan zen. Panamako estutuburua izan zen 1968-1981 bitartean.

Bizitza

Ikasketa militarrak egin ondoren, Panamako Goardia Nazionaleko kide izan zen, eta 1966. urtean teniente koronel izendatu zuten. 1968. urtean Arnulfo Arias aginpidetik baztertu zuen estatu-kolpean parte hartu zuen, eta, denbora laburraren buruan, batzorde militar berriko buruzagi bihurtu zen. Konstituzioa indargabetu, alderdiak legez kanpo utzi eta gogortasun handiz aurre egin zien ikasle eta enpresaburuen presioei. 1972. urtean biltzar konstituziogilea osatzeko deialdia egin zuen, eta biltzarrak gobernuburu eta Panamako iraultzako buruzagi goren izendatu zuen Torrijos. Panamako ubidearen gaineko jabetza berreskuratzeko negoziazioak bultzatu zituen Torrijosek bere agintaldiaren hasieratik, eta 1973. urtean Nazio Batuen Segurtasun Batzordearen aldeko erantzuna jaso zuen, Estatu Batuek kontrako botoa eman bazuten ere. 1977. urtean, Estatu Batuetako lehendakari Jimmy Carterekin negoziazio-prozesu luzea eraman zuen aurrera; negoziazio horien arabera, 2000. urterako panamarren mende egongo zen ubidea. 1978. urtean uko egin zion lehendakaritzarako hauteskundeetara aurkezteari, eta 1981. urtean hil zen hegazkin-istripu batean.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Omar Torrijos Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q332055
  • Commonscat Multimedia: Omar Torrijos / Q332055

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 72205502
  • ISNI: 0000000116702005
  • BNE: XX1455424
  • BNF: 119753935 (data)
  • GND: 119502984
  • LCCN: n81129346
  • NKC: jn20000701828
  • NARA: 10567886
  • SNAC: w6805hk1
  • SUDOC: 027786323
  • ULAN: 500339025
  • Open Library: OL4560159A
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 05675/eu_t_1453/t1453
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q332055
  • Commonscat Multimedia: Omar Torrijos / Q332055