Oldenburg

Oldenburg
Administrazioa
Geografia
Demografia

Oldenburg[1] (behe-alemanez Ollnborg eta ekialdeko frisieraz Ooldenbuurich) Alemaniako Saxonia Beherea estatuko hiri bat da. 2010eko erroldaren arabera 162.173 biztanle zituen, hortaz Saxonia Beherea estatuko laugarren hiririk populatuena da (Hanover, Braunschweig eta Osnabrück hirien ondoren).

Geografia

Olderburg hiria Hunte ibaiaren ertzean dago, Bremen eta Herbehereetako Groningen hiritik 45 kilometrora eta bien tartean kokatzen da. Hunte ibaiak Weser ibaiarekin bat egin baino 24 kilometro gorago dago.

Historia

Hiriaren lehenengo aipamena 1108koa da, Aldenburg izenarekin agertzen bada ere. Hunte ibaiaren ibi edo pasabide batean kokaturik egonik berehala garrantzitsu bihurtu zen eta Oldenburgeko Konderria sortu zen (gerora dukerria eta ondoren hiri inperial askea) Bremengo Hansa hiriaren itzalean hala ere.

XVII mendean hiri handia iatera iritsi arren 1667ko izurriteak eta 1676ko suteak hiria nabarmen klaltetu zuten. Garai hartan Daniar erregeen agindupean zegoen, baina hauek ez zioten kasu handirik egin. Daniarren agintaldia 1773an bukatzean hasi ziren kalteturiko eraikinak berrizten, oraingoan klasizismo estilora.

Bigarren Mundu Gerran kaltetua izan ez zenez, inmigrazio handia ezagutu zuen eta 100.000 biztanletako langa gainditu zuen.

Ondasun nabarmenak

  • Oldenburg gaztelua (Schloss Oldenburg): Pizkunde-barroko estiloko gaztelu hori hau 1607an eraiki zuten Oldenburgeko kondeek.

Iruditegia

  • Hunte ibaia eta Klappbrücke zubia.
    Hunte ibaia eta Klappbrücke zubia.
  • Antzokia.
    Antzokia.
  • Oldenburg gaztelua (gaur egun museoa).
    Oldenburg gaztelua (gaur egun museoa).
  • Udaletxea.
    Udaletxea.

Hiritar ezagunak

Hiri senidetuak

Oldenburg ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .

Kanpo estekak

  • Oldenburg hiriko udal webgunea (Alemanez)
  • Oldenburg hiriko turismo bulegoa (Alemanez) (Ingelesez) (Nederlanderaz)
  • Oldenburg hiriko kaleak (Alemanez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q61068869
  • Wd Datuak: Q61068869


Saxonia Beherea estatuko hiriak

Braunschweig Delmenhorst Emden Hannover Oldenburg • Osnabrück Salzgitter Wilhelmshaven Wolfsburg