Olalla Martínez

Olalla Martínez
Bizitza
JaiotzaRedondela, 2004 (19/20 urte)
Herrialdea Galizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaliziera
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

Olalla Martínez Carballo (Redondela, 2004) traineru estropadetako emakumezko patroia izan da, Espainiako Traineru Txapelketa bi aldiz irabazi duena.

Kirol ibilbidea

Redondelakoa izanik Chapelako harrobiko arraunlaria da. 11 urte zituela hasi zen arraunean eta 2022an hartu zuen emakumezkoen traineruaren txopa[1].

2022an Kontxako Bandera jokatzeko sailkatu zen[2] eta Galiziako ligan bigarren egin zuen. Emakumezkoen Traineru Ligarako sailkapena lortu arren taldeak uko egitea erabaki zuen. 2022an Espainiako Txapelketa irabazi zuen faboritoa zen Cabo da Cruz garaituz[3] eta 2023an berriz izan zen Espainiako txapelduna[4]. Galiziako Liga ere irabazi zuen, estropada guztiak irabaziz, bat ezik[5].

Palmaresa

  • Kontxako Banderak (0): zortzigarrena 2022an.
  • Espainiako Traineru Txapelketak (2): 2022 eta 2023.
  • Galiziako Traineru Txapelketak (0): bigarren 2022an.
  • Emakumezkoen Galiziako Traineru Liga (1): 2023.

Erreferentziak

  1. www.ligalgt.com (Noiz kontsultatua: 2023-08-08).
  2. (Gaztelaniaz) Atlántico. (2022-09-01). «Chapela, la alegría» Atlántico (Noiz kontsultatua: 2023-08-08).
  3. (Gaztelaniaz) https://www.facebook.com/lavozdegalicia. (2022-08-08). «Chapela se corona campeona de España femenina de traineras» La Voz de Galicia (Noiz kontsultatua: 2023-08-08).
  4. (Gaztelaniaz) Koroibos. (2023-08-06). «Chapela y Ares, campeones de España» Faro de Vigo (Noiz kontsultatua: 2023-08-08).
  5. www.ligalgt.com (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q121301236
  • Wd Datuak: Q121301236