Ojibwa

Talde etniko infotaulaOjibwa

Motaetnia
Biztanleria (osoa)360.000
HizkuntzaOjibwera eta ingeles
ErlijioaProtestantismo, katolizismo eta Animismo
Honen parteAnishinaabe (en) Itzuli
Geografia
EstatuaAmeriketako Estatu Batuak, Kanada, Ontario, Manitoba, Saskatchewan, Alberta, Columbia Britainiarra, Michigan, Wisconsin, Minnesota, Ipar Dakota, Montana eta Kansas
Koordenatuak46°41′15″N 92°11′21″W / 46.6875°N 92.1892°W / 46.6875; -92.1892
Artikulu hau herriari buruzkoa da; hizkuntza gaitzat duena beste hau da: «Ojibwa (hizkuntza)»

Ojibwa edo chippewa[1] Ipar Amerikako indiar herria da. Ojibwak ojibwaz mintzo dira, eta garai batean Kanadako Superior eta Huron aintziren ertzean bizi ziren. 1970ean 30.000 ojibwa zeuden Ameriketako Estatu Batuetako Minnesota, Michigan, Montana, Ipar Dakota eta Wisconsin estatuetako indiar erreserbetan, eta 50.000 Kanadako Ontario, Manitoba eta Saskatchewan probintzietako erreserbetan.

Antzinako bizimodua

Leinu bakoitza talde ibiltarietan banatua zegoen. Udazkenean, taldeak zein bere ehizalekuetan barrena sakabanatzen ziren, eta udan berriro elkartzen ziren arrantzaguneetan. Talde batzuek arroza eta artoa ereiten zuten. Urki-azala erabiltzen zuten txalupak, txabolak eta lanabesak egiteko.

Hasieran taldeko buruzagiek ia ez zuten aginpiderik, baina 1670 inguruan ojibwak eta frantses larru-saltzaileak harremanetan hasi ahala buruzagitza gero eta garrantzitsuagoa egin zen, eta oinordekotza aitagandik semeagana igarotzen zen.

Oso erlijio-mota berezia eta garatua zuten.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak. .
Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q255872
  • Commonscat Multimedia: Ojibwa / Q255872

  • Identifikadoreak
  • GND: 4043411-4
  • LCCN: sh85024423
  • NKC: ph412803
  • NARA: 10643764
  • AAT: 300017589
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q255872
  • Commonscat Multimedia: Ojibwa / Q255872