Oihan Vega

Oihan Vega
Bizitza
JaiotzaBergara, 1981eko abuztuaren 21a (42 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jardueraktelebista aurkezlea, irrati-esataria, disc jockeya eta showmana
Genero artistikoamusika elektronikoa

oihanvega.com
Twitter: oihanvega Edit the value on Wikidata

Oihan Isaac Vega Mas, izen artistikoz Oihan Vega (Bergara, Gipuzkoa, 1981eko abuztuaren 21a)[1] aurkezlea, irrati esataria eta musikaria da. Gaur egun, Gaztean aritzen da, eta Belceblues taldeko bateria da.

Oihan Vega telebistako aurkezle eta irratiko esatari izateaz gain Euskal Herrian DJ bezala aritzen da, 180 herritatik baino gehiagotatik igaro da, Diskofesta izeneko ikuskizunarekin ETB eta GAZTEAk sustatua,. Diskoteketan ere izan da, hala nola Itzela eta Txitxarro diskoteketan.

Horrez gain, aktore lanetan ere aritu da ETBko "Kerman Mintzalagun bila" saioan, "Zergatik praktikatzen dugu sexua gazteleraz?" bakarrizketa idatzi, zuzendu eta aurkeztu du eta telebistako hainbat saio aurkeztu ditu, besteak beste, "Arratsaldero", "Kantuan", "Ai ama" eta abar...

Bizitza

Oihan Vega Bergaran (Gipuzkoa) jaio zen, eta oso gaztetatik ekin zion musika ikasketei, bere prestakuntza akademikoa Bilboko Joan Krisostomo Arriagan amaitu zuen perkusionista, piano jotzaile eta konpositore arloetan.

Geroago, Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentzia eskuratu zen, bai eta Publizitate eta Harreman Publikoetakoa ere. Hainbat alorretan landutako curriculum zabala du.

Ibilbidea

Telebista
  • Goiena Telebista 2000-2003
  • Euskal Telebista 2003-2011
    • Teleberri Kirolak
    • Gaur Egun
    • Kirolez Kirol
    • Gazteaklip
    • Bigira
    • Kerman mintzalagun bila
    • Arratsaldero (klik hemen)
    • "Ai ama"
    • "Kantuan"
Irratia
  • Arrasate Irratia: 2005
  • Gaztea : 2007-gaur egun
Musika
  • Wonder Brass 1995-1998
  • Aitzol Mujika (egile abeslaria): 1998-2000
  • Doppler: 2001-2004
  • Belceblues: 2005-2011. Diskoak:
    • Infer 2008
    • Diabulus in Musika 2011
    • "Road to Memphis" 2013
  • "Olentzero & Co!" Musikala
  • May-Bi: 2011. Diskoak:
    • May-Bi 2011
  • DJ: 2007- gaur egun
  • "Peter Pan" musikala (kolaborazioa) 2014
  • "Bretxa 1813 - Donostiako Sutea" (zuzendaritza musikala) 2022.[2]

Konposizioak

  • Eskola Txikiak bizirik kantu ofiziala, 2001
  • Errota ipuin musikala, 2002
  • Long Play filmeko soinu banda, 2004
  • Angiozarko San Migel ereserki ofiziala, 2007
  • Kilometroak 2007 kantu ofiziala (Belceblues taldearekin), 2007
  • Olentzero & Co! musikala, 2010
  • "Zergatik praktikatzen dugu sexua gazteleraz?" bakarrizketa 2014

Erreferentziak

  1. Fernández, Josu. (2012-8-31). «Erraietatik ateratako sentimenduak adieraztean, gaztelaniaz hasten gara» Berria (Noiz kontsultatua: 2016-4-21).
  2. Amatiño. «Bertako bertakoentzat» eibar.org (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).

Kanpo estekak

  • Webgune pertsonala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12265026
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 169127934
  • BNE: XX5059227
  • Wd Datuak: Q12265026