Nikolasa Atxika-Allende

Nikolasa Atxika-Allende

Bizitza
JaiotzaMundaka, 1873ko apirilaren 19a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1951ko martxoaren 19a (77 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Sabino Arana Goiri
Jarduerak

Nikolasa Atxika-Allende Iturri edo Nikolasa Atxikallende Iturri (Abiña baserria, Mundaka, Bizkaia, 1873ko apirilaren 19a - Bizkaia, 1951ko martxoaren 19a) Sabin Arana Goiriren emaztea izan zen. Sabin Aranak Nikole izenaz deitu ohi zuen. Garai hartan Euskal Herrian ohikoak ziren isilarazte eta beste hainbat hertsapen gordinki bizi izan zituen, bai eta espetxe-zigorra ere.[1]

Nikolasaren aita Jose Mari Atxikallende Errigoititik Sukarrietako Abiña baserrira ezkondu zen; han Sukarrietako alkate eta zinegotzia izan eta Sabin Aranarekin lur-sailak saltzeko tratuan ere ibili zen. Ama Maria Iturri zuen izena, Abiña baserrian jaioa.[2]

Nikolasa Sukarrietako Abiña baserrian jaio zen. Sabin Arana 1898ko urtarrilean Abiña baserrian ezagutu eta handik aurrera harremanean jarraitu zuten. 1900ko otsailaren 2an, 25 urte zituela, Sabin Aranarekin ezkondu zen. Aldiz, 1903ko azaroaren 25ean alargundu zen. Gerora, berriz ezkondu zen Eugenio Alegria Bilbao Sukarrietako kapitainarekin; hura ere, baina, hil egin zen 1918an gripeak jota.[1][3]

Erreferentziak

  1. a b SA, Baigorri Argitaletxea. (2020-06-14). «NIKOLE BIHOTZEKOA; ATXILOTUA, KARTZELATUA, EPAITUA ETA IRAINDUA» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
  2. Nikolasa Atxikallende. Sabino Aranaren emazte ahaztua. Argia.com
  3. «LA VIDA DE NICOLASA. CRONOLOGÍA» tianicolasa.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-20).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Nikolasa Atxikallenderi buruzko artikulua irakurgai. Argia.com
  • Miel Anjel Elustondoren erreportaia Berrian, 2023ko abuztuaren 27an.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12264862
  • Wd Datuak: Q12264862