Nere Gabantxo

Nere Gabantxo
Bizitza
JaiotzaBermeo, 1981 (42/43 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea eta idazlea
maiukidesign.wordpress.com

Nere Gabantxo (Bermeo, Bizkaia, 1981) ilustratzailea eta diseinatzaile grafikoa da.

Biografia

Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Haurrentzako eta Gazteentzako Argitalpenetarako Ilustrazioa graduondoa gauzatu du EINAn (Centre Universitari de Disseny i Art de Barcelona). Geroztik, haurrentzako ipuin eta liburu ugari idatzi eta ilustratu ditu, euskaraz zein gaztelaniaz.[1] Kolorez betetako ilustrazioak dira sortzen dituenak eta, bere irudietan, ohikoa da kawaii estiloarekin topo egitea.[2]

Lanak

  • Ígor el forzudo (Mr. Momo, 2020)
  • Panda bat esan nahi dot (Booktegi, 2019)
  • Iparzuri (Denonartean, 2013)

Irudi galeria

  • Nere Gabantxo, Iparzuri liburuko ilustrazioa, 2013
    Nere Gabantxo, Iparzuri liburuko ilustrazioa, 2013
  • Nere Gabantxo, Igor el forzudo liburuko ilustrazioa, 2020
    Nere Gabantxo, Igor el forzudo liburuko ilustrazioa, 2020
  • Nere Gabantxoren ilustrazioa, Munstroa hirian
    Nere Gabantxoren ilustrazioa, Munstroa hirian
  • Nere Gabantxoren ilustrazioa, Monday sun
    Nere Gabantxoren ilustrazioa, Monday sun

Erreferentziak

  1. «Nerea Gabantxo (Idazlea eta ilustratzailea): «Txikitako gogoetetatik abiatu naiz ‘Iparzuri’ idazteko»» Busturialdeko Hitza 2013-04-22 (Noiz kontsultatua: 2021-09-11).
  2. (Gaztelaniaz) «Nere Gabantxo» Irudika (Noiz kontsultatua: 2021-09-11).

Kanpo estekak

  • Nere Gabantxoren webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q108099455
  • Wd Datuak: Q108099455