Negorta dorretxea

Negorta dorretxea
Kultura ondasuna
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaAiara
Koordenatuak43°07′27″N 3°02′17″W / 43.1242°N 3.03819°W / 43.1242; -3.03819
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XV. mendea
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0005445
3

Negorta dorretxea Arabako Aiara udalerrian dagoen Zuhatza herriko dorretxea da.

Historia

Adituen ustez, Negorta Dorretxea XV. mendearen amaieran edo XVI. mendearen hasiera eraiki zuten, ziurrenik, Bizkaitik etorritako familia garrantzitsu baten aginduz. 1996an zaharberritu egin zuten[1].

Eraikina

Garai hartan ohikoa zenez, defentsarako behar zituen ezaugarriak jarri zizkioten. Etxe altua da (hiru solairutakoa), lauki formako oinplanoa dauka eta lau isuritako teilatua. Hormetan leiho edo zulo txikiak ditu.

Ia eraikin osoa landugabeko harriz altxa zuten, baina landutako harria erabili zuten hormen, leihoen eta ateen ertzetan.

Horma garrantzitsuenak, ekialdera begira dagoenak, dauzka apaingarri gehien. Bertan daude arku puntaduna duen sarrera nagusia eta arku konopialdun bi leiho. Horrez gainera, hainbat erlijio-ordenatako sinboloak eta bolatxoak ere baditu apaingarri gisa.

Garai batean, lubaki batek dorrea inguratzen zuela eta sarrera lehen pisuko ate baten bidez egiten zutela uste da. Hara iristeko plataforma bat zeukaten.

Iruditegia

  • Lehio baten xehetasun.
    Lehio baten xehetasun.
  • Goiko solairua.
    Goiko solairua.
  • Teilatua.
    Teilatua.

Erreferentziak

  1. http://www.aiaratur.org/index.php?menu=9&lang=eu[Betiko hautsitako esteka] Aiaratur.
  • Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).

Kanpo estekak

  • Negorta dorretxea Euskadiko Turismo webgunean[Betiko hautsitako esteka]
  • Negorta dorretxea Hiru.com webgunean
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2948773
  • Commonscat Multimedia: Negorta Tower / Q2948773

  • Ondare historikoa
  • BIC: RI-51-0005445
  • Wd Datuak: Q2948773
  • Commonscat Multimedia: Negorta Tower / Q2948773
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa