Nazioarteko Federazio Zinologikoa

Nazioarteko Federazio Zinologikoa
Datuak
Izen laburraFCI
Motaerakundea eta katalogoa
HerrialdeaBelgika
Jarduera
Enplegatuak435
Agintea
Egoitza nagusi
  • Thuin
Historia
Sorrera1911ko maiatzaren 22a
Sortzailea
Alemania
Austria
Frantzia
Belgika
Herbehereak
webgune ofiziala

Nazioarteko Federazio Zinologikoa (NFZ, frantsesez ofizialki Fédération Cynologique Internationale, FCI) munduko txakur-arrazen zaletuen nazioarteko federaziorik handiena da. Zinologia (edo kanofilia) eta zakurrak hazteko arauak zuzendu eta sustatzeaz arduratzen da. Kide diren 95 herrialdek osatzen dute, non bakoitzak pedigri zerrendak dituzten, eta arrazen sailkapenerako estandarrak proposatzen dituzten.

Erakundeak Thuinen (Belgika) du egoitza.

Arrazen sailkapena

NFZren lanaren alderdi agerikoena arraza-txakurren sailkapena da. NFZk 349 arraza onartzen zituen 2021 amaieran, baina kriterioetako bat da horietako bakoitza herrialde jakin batena dela, oro har, estatu subiranoei lotutako kontzeptua alegia[1]. Arraza horien jabe diren herrialdeek arrazaren estandarra ezartzen dute, eta NFZ-k halaber, 10 talde nagusitako sailkapen batean sartzen ditu, honako kategorietan banatua[2]:

  • 1. taldea. Artzain-txakurrak eta behi-azienda zaintzen dutenak.
  • 2. taldea. Pinscher eta schnauzer txakurrak, molosoak, mendiko txakurrak, eta Suitzako unai-txakurrak.
  • 3. taldea. Terrierrak
  • 4. taldea. Teckel motakoak.
  • 5. taldea. Spitz motako zakurrak eta primitibo deritzenak.
  • 6. taldea. Untxariak.
  • 7. taldea. Pointer eta setterrak.
  • 8. taldea. Ehiza-txakurrak (mota zehatz batzuk) eta ur zakurrak.
  • 9. taldea. Konpainia-txakurrak.
  • 10. taldea. Xarlangoak.

Erreferentziak

  1. Munduan zenbat txakur-arraza daude? | Consumer. 2014-09-29 (Noiz kontsultatua: 2022-10-26).
  2. «Nomenclatura de las razas de la FCI» www.fci.be (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q38603
  • Commonscat Multimedia: Fédération Cynologique Internationale dog breeds / Q38603

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 129632399
  • GND: 350533-9
  • NKC: kn20020520008
  • Wd Datuak: Q38603
  • Commonscat Multimedia: Fédération Cynologique Internationale dog breeds / Q38603