Mweru

Mweru
Lake Mweru (en)
Datu orokorrak
Garaiera927 m
Motaaintzira
Luzera96 km
Zabalera45 km
Azalera4.650 km²
Sakonera37 m
Bolumena38.000 hm³
38 km³
Geografia
Map
Koordenatuak9°10′00″S 28°30′00″E / 9.1666666666667°S 28.5°E / -9.1666666666667; 28.5
Honen parte daRift Valley lakes (en) Itzuli
Hidrografia
Betebidea
ikusi
  • Luapula ibaia
    Kalungwishi ibaia
HustubideaLuvua ibaia
Arro hidrografikoaCongo basin (en) Itzuli

Mweru[1] (batzuetan Mwelu) Afrikako Kongo ibaiaren ibilbidean kokaturiko ur gezako aintzira da, Zambia eta Kongoko Errepublika Demokratikoaren arteko mugan kokatuta. Bere azalera Kongo ibaiaren luzerako 110 km osatzen du, Luapula eta Luvua ibaien arteko aldea.

Izena

Mweru zenbait bantu hizkuntzatan "aintzira" esan nahi du, hori dela eta aintzirari batzuetan Mweru baino ez diote esaten (beraz, Mweru aintzira tautotoponimoa da).

Geografia

Mweru Rift Haran Handian kokatzen da, eta 50 km ekialderantz Mweru Wantipa aintzira txikia du. Luapula eta Kalungwishi ibaien urak hartzen ditu eta aintziratik Luavua ibaia ateratzen da, ondoren Kongo ibaira urak isuriko dituena.

Mweruko uharte nagusiak Zambian daude eta Kilwa eta Isokwe dira.

Aintziraren kostaldean Zambiako Nchelenge, Kashikishi eta Chiengi eta Kongoko Errepublika Demokratikoko Kilwa, Lukonzolwa eta Pweto daude.

Historia

Nahiz eta 1796tik 1831ra portugaldar merkatariek eskualdea bisitatu, Lacerda eta besteek ez dute Mweru aipatzen bere idazlanetan. Horrexegatik aintzira ikusteko lehendabiziko europarra David Livingstone zela esan daiteke, Moero aintzira 1867-1868 artean esploratu zutena.

Fauna

Oreochromis macrochir izeneko arraina oso ugaria da aintziran eta arrantzatu egiten da. Katuarrainak eta elefante arrainak ere harrapatzen dira. Gaur egun arrainen kopurua nabarmen jeitsi da gehiegizko arrantza egin izanagatik.

Iruditegia

  • Mweru aintzira.
    Mweru aintzira.
  • Aintzira ilunabarrean.
    Aintzira ilunabarrean.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-03-30). 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q504433
  • Commonscat Multimedia: Lake Mweru / Q504433

  • Wd Datuak: Q504433
  • Commonscat Multimedia: Lake Mweru / Q504433

9°10′S 28°30′E / 9.167°S 28.500°E / -9.167; 28.500