Muskaria

Artikulu hau baskoi eta erromatar hiriari buruzkoa da; perretxiko pozoitsua gaitzat duena beste hau da: «Kuleto faltsu»

Muskaria (latinez: Muscaria) erromatar hiria izan zen. Hiria antzinako baskoi herrixka batean sortu zuten.

Klaudio Ptolomeok aipatu zuen baina haren kokapen zehatza ezezaguna da.[1] Aditu batzuen arabera, egungo Tuteran zegoen (batez ere, Mosquera izeneko eremuan erromatar aztarnak topatu dituztelako) baina litekeena da Lodosa inguruan egotea. Latinezko izenak bertan eltxo asko zeudela adierazten zuen[2] eta hiria Ebroko ertzean zegoen.

Erreferentziak

  1. Ramírez Sádaba, José Luís. (2006). «Las ciudades vasconas según las fuentes literarias y su evolución en la Tardoantigüedad» Antig. crist. in: Espacio y tiempo en la percepción de la Antigüedad Tardía. (Murtzia) XXIII: 185-199..
  2. Schulten, Adolf. (1927). Las referencias sobre los Vascones hasta el año 810 después de J.C.. , 230-232 or..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q6033063
  • Wd Datuak: Q6033063
  • i
  • e
  • a
 Baskoien hiriak
Alabona  • Alantone  • Alaun  • Andelos  • Aracilum  • Balsio  • Barbanana  • Bengoda  • Bituris  • Calagurris  • Cara  • Cascantum  • Curnonium  • Ergavica  • Forum Gallorum  • Graccurris  • Iaca  • Iluberri  • Irulegi  • Iturissa  • Muskaria  • Nemanturissa  • Oiasso  • Pompaelo  • Segia  • Tarraga  • Tutela  • Vareia
Letra etzanean aldi baterakoak edo zalantzazkoak