Mursili II.a

Mursili II.a, hititar erregea, Shubiluliuma I.aren seme txikia, bere anaia Arnuanda II.aren ondorengoa izan zen Hititar Inperioko tronuan, K.a. 1321etik K.a. 1295 arte gobernatu zuelarik.

Shubiluliuma I.aren seme txikiena zenez, dirudienez, errege goardiako buruzagi postu batekin konformatu behar izan zuen, bere anaiek, garai hartako kargu hititar gorenak bete baitzituzten. Baina, Egiptorantz egiten ari zen bidaia batean bere anaia Zannanza hila izan zenez, eta Shubiluliuma I.a eta Arnuanda II.a, preso egiptoarrek ekarritako izurrite baten ondorioz hil zirenez, errege bihurtu zen, bere anaia Sarri-Kusuh eta Telebinoren laguntzarekin, Karkemish eta Alepoko erregeordeak zirenak.

Hain gaztea eta hain esperientzia gutxikoa zen errege baten tronuratzeak, etsaitazunezko erreakzioak sorrarazi zituen gasgasen artean, jada Arnuanda II.aren garaian inbasio bat hasi zutenak, baita Siriako erresuma basailu eta mendebaldeko Anatoliako Arzawako erresumen artean ere.

Gasgasak ziren, beharbada, mehatxurik arriskutsuena, hititen inperioko hiriburua zen Hattusatik hain gertu egonik, eta, beraz, Mursili II.a, lehenik hauen aurka joan zen, eta, bi urteren buruan, kanporatu ahal izan zituen. Gasgasak denbora baterako lasaiturik, Arzawaren aurka joan zen, hititen aurkako koalizioa sustatu zutenak zigortuz, Arzawa txikia eta Seha Ibaiko herrialdea, alegia. Mendebaldean eginiko kanpaina hauen ondoren, Mursilik iparralderantz itzuli behar izan zuen, gasgasek buruzagi berri bat baitzuten, Pihhuniya, abilezia politiko handikoa. Mursilik, Pihhuniya garaitu ahal izan zuen, baita Hattusatik iparrekialdera zeuden lurralderen batzuk hartzea ere.

Herrialdearen iparraldea eta mendebaldea bareturik, Mursilik, bere erregealdiko zazpigarren urtean, arreta osoa jarri ahal izan zien Siriako altxamenduei, non Alepo eta Karkemisheko erregeordeak ziren bere anaiekin batera, leial agertu ez ziren basailuak menderatzea lortu zuen, baita matxinatuak laguntzera joandako egiptoar espedizio bat garaitzea ere. Hala eta guztiz ere, Karkemisheko erregeordea zen Sarri-Kusuhren heriotzak, handik gutxira gertatu zena, matxinada gehiago eragin zituen, baita asiriar inbasio bat ere, Mursili, beste behin, basailu guztiak menderatu eta asiriarrak Karkemishetik kanporatzera behartuz.

Azkenik Sirian bakea lortu ondoren, bere arreta, erresumako ekialdean jarri izanak eragindako fruituei aurre egin behar izan zien: matxinada gehiago Arzawan, eraginkortasunez menderatuak, ziuraski, Arzawako erresuma guztiak menderatzeraino, eta gasgasen inbasio gehiago, hauek ere kanporatu ahal izan zituenak, baina kalte handiagoekin. Matxinada gehiago eragotzi eta hititar inperioaren erdigunea birpopulatzeko, bere aita Shubiluliumarekin hasi zen gaixotasunaz larriki jota zegoena, Mursilik, biztanleriaren derrigorrezko eramatearen praktika ezarri zuen, bere ondorengoen ohiko praktika bihurtu zena.

Mursili, hititar erregeen artean, bere erlijiosotasunagatik nabarmendu zen (bere ustez, hititar inperio osoa hartu zuen izurritea, Shubiluliumak Tudhalia III.a hil izanagatik jainkoek jarritako zigorra zen) eta horregatik, askotan eskatu zuen barkamena. Gainera, dirudienez, berak ere jasan izan zuen gaixotasun hori, bere erregealdiaren amaiera aldera, hitzegiteko gaitasunean eragina izan zuena, eta berak, jainkoen atsekabearen adierazgarri bezala interpretatu zuena.

Mursiliren erregealdia oso garrantzitsua da historiografiaren aldetik, bere erregealdian, Shubiluliuma I.aren urteliburuak zein Mursili beraren erregealdiko lehen urteei buruzko bi urteliburu idatzi baitziren. Gainera, bere erregealdiaren hamargarren urtean, eguzki eklipse bat gertatu zen (K.a. 1312), hititar kronologia osoa datatzerako orduan biziki laguntzen duelarik.

Mursiliren ondorengoa, bere seme Muwatallis II.a izan zen.


Aurrekoa
Arnuanda II.a
Hititar erregea
K.a. 1321-K.a. 1295
Ondorengoa
Muwatallis II.a