Munduko zazpi mirariak

Munduko zazpi mirariak edo antzinate klasikoko munduko zazpi mirariak antzinate klasikoan zazpi eraikin nabarmenen zerrenda da, Greziaren ikuspegitik egina. Zerrenda Antzinako Greziako turistek bisitatzen zituzten tokien gidaliburuetan oinarritu zen. Zerrenda horren bertsio goiztiarrena K.a. II. mendean egin zuen Antipatro Sidongoak, eta Mediterraneo itsasoaren inguruko eraikinak baizik ez zituen biltzen. Hasierako zerrendak beste bertsio ugari inspiratu zituen mendeetan zehar. Zazpi mirarietatik batek bakarrik dirau zutik gaur egun: Gizako piramide handiak.

Eraiki ziren urtearen arabera zerrendatuak, hauek dira antzinate klasikoko munduko zazpi mirariak:

Miraria Data Egilea Tokia
Gizako piramide handia 2550 K.a. Antzinako Egiptoarrak Kairo (oraingo Egipton)
Babiloniako lorategi esekiak 600 K.a. Babiloniarrak Babilonia (oraingo Iraken)
Zeusen Olinpiako estatua 435 K.a. Antzinako Greziarrak Olinpia (oraingo Grezian)
Artemisaren Efesoko tenplua 550 K.a. Antzinako Greziarrak Efeso (oraingo Turkian)
Halikarnasoko mausoleoa 351 K.a. Persiar helenizatuak Halikarnaso (oraingo Turkian)
Rodasko kolosoa 292-280 K.a. Antzinako Greziarrak Rodas uhartea (oraingo Grezian)
Alexandriako itsasargia 3. mendea K.a. Antzinako Greziarrak Alexandria (oraingo Egipton)

Galeria

  • Gizako piramide handia
    Gizako piramide handia
  • Babiloniako lorategi esekiak
    Babiloniako lorategi esekiak
  • Zeusen Olinpiako estatua
    Zeusen Olinpiako estatua
  • Artemisaren Efesoko tenplua
    Artemisaren Efesoko tenplua
  • Halikarnasoko mausoleoa
    Halikarnasoko mausoleoa
  • Rodasko kolosoa
    Rodasko kolosoa
  • Alexandriako itsasargia
    Alexandriako itsasargia

Gizako piramidea egiptoarrek eraiki zuten, Babiloniako lorategiak babiloniarrek, Masoloren mausoleoa pertsiarrek, eta gainerako lau mirariak, greziarrek.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Munduko Zazpi Mirari berriak
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q489772
  • Commonscat Multimedia: Seven Wonders of the World / Q489772

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX528818
  • BNF: 12132325w (data)
  • GND: 4121670-2
  • LCCN: sh85120421
  • NKC: ph125465
  • SUDOC: 02977084X
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q489772
  • Commonscat Multimedia: Seven Wonders of the World / Q489772
  • i
  • e
  • a
Munduko zazpi mirariak