Mulhacén

Mulhacén
Datu orokorrak
Garaiera3.482 m
Prominentzia3.285 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak37°03′12″N 3°18′41″W / 37.0533°N 3.3114°W / 37.0533; -3.3114
MendikateaSierra Nevada
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaGranadako probintzia
UdalerriaGranada
Mendizaletasuna
Lehen igoera1910
Ohiko bideaPoqueirako aterpetxetik

Mulhacén[1] Iberiar penintsulako eta Andaluziako mendirik altuena da eta Espainiako bigarrena, Teideren ondoren (3.718 m).

Sierra Nevadako mendilerroan kokatuta (Granadako probintzia) eta bertako garaiena da. Güéjar Sierra iparraldean eta Capileira eta Trevélez hegoaldean (Alpujarra Granadina) dira inguruko udalerriak.

Tontorrak 3.480 metro ditu. Poqueira aterpetxetik ateratzen da bide ohikoa, 2.500 metrotan kokatutakoa.

Inguruko gailur nagusiak Veleta (3.392 m) eta Alcazaba (3.366 m) dira.

Izena

Mendiak hartu zuen izena Mulay Hassan erregearenetik, XV. mendean leinu nazariaren azken aurrekoa izan zena. Elezaharraren arabera, bertan lurperatu zuten.

Abiapuntuak

  • Trévelez herritik desnibel handia, 2.000 metrotik gorakoa, eta bide luzea daude: 5 ordu 45 minutu.
  • Cueva Secretatik: 5 ordu 15 minutu.
  • Hoya del Portillotik: 4 ordu.
  • Poqueirako aterpetxetik.
  • Laguna de la Calderatik.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .

Irudi galeria

  • Iparraldeko ikuspegia.
    Iparraldeko ikuspegia.
  • Tontorraren argazkia.
    Tontorraren argazkia.
  • La Calderako aterpetxea.
    La Calderako aterpetxea.

Kanpo estekak

  • Mulhacén "Mendikat" webgunean.
  • Poqueirako aterpetxearen webgunea.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q209528
  • Commonscat Multimedia: Mulhacén / Q209528

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 316429584
  • BNE: XX453395
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q209528
  • Commonscat Multimedia: Mulhacén / Q209528