Mugitu! Mugimendua

M!M mugimenduaren logoa.

Mugitu! Mugimendua, labur M!M, AHT (abiadura handiko trena) azpiegituraren aurkako desobedientzia zibileko Hego Euskal Herriko gizarte mugimendu bat da.[1] 2010eko ekainean sortu zen. Mugimenduaren oinarri dira antolakuntza eza (buruzagitza eta azpiegiturarik gabe dihardute) eta indarkeriarik eza.

Mugimenduaren ekintzak

  • 2010eko ekainaren 10ean, Gipuzkoako Ogasun Ordezkaritzan egoitzan egindako protesta-ekitaldia.
  • 2010eko urriaren 24an, Hego Euskal Herriko zenbait ibai kalterik eragiten ez duen fluoristeina izeneko substantziarekin berdez tindatu zituzten, herritarren arreta erakartzeko.
  • 2011ko abuztuaren 30ean, Donostiako Miramar jauregian Eusko Jaurlaritzako lehendakari Patxi Lópezen gobernu-bilera egiten ari zelarik, ekintzaile zenbaitek inguruan pankartak zabaldu eta parodia antzeztu zuten.
  • 2011ko urriaren 27an, Nafarroako lehendakari Yolanda Barcinari aurpegira hiru tarta bota zizkioten Tolosa Okzitanian, Pirinioetako Lan Erkidegoa egiten ari zen bileran.[2]

Erreferentziak

  1. «Atlantic Logistic Forum-a eten dugu Baionan "Euskal Y"-aren aldeko Euskadi-Akitania Lobby-a salatzeko», Mugitu! Mugimenduaren bloga.
  2. «AHTaren aurkako ekintzaileek hiru tarta bota dizkiote Barcinari», Berria, 2011-10-28.

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Mugitu! Mugimenduaren bloga.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12263869
  • Wd Datuak: Q12263869