Moskuko Nazioarteko Finantza Gunea

Moskuko Nazioarteko Finantza Gunea (errusieraz: Московский международный деловой центр; ММДЦ), askotan "Moskuko City" deitua, Mosku hiriko Presnenski barrutian eraikitze lanetan den finantza barrutia da.

Aurrekariak

Moskuko NFGa eraikitzeko proiektua 1992an pentsatu zen. Orduan, Moskuko udalak eraikin industrial zaharkituz betetako gunea berreskuratzeko proiektua prestatzen hasi zen, horretarako erabilera anitzeko barruti berri bat eraikiz. Barrutiak kilometro koadro bateko azalera hartzen du eta eraikuntzan 12.000 milioi dolar gastatuko direla uste da.

Gunea prestatzeko lehen lanak 2000. urtean hasi ziren eta 2008ra arte hainbat etxe orratz eta etxebizitza eraikin altxatu dira. Dena den, 2008an hasitako krisialdi ekonomikoak eragin handia izan du finantza barrutiaren garapenean, eta 600 metrotik gorako Errusia dorrea eraikitzeko proiektua esaterako, bertan behera geratu da.

Eraikinak

  • 0 orubea: 2000 dorrea
  • 1. orubea: Expocenter
  • 2. eta 3. orubeak: Evolution dorrea
  • 4. orubea: Imperia dorrea
  • 6., 7. eta 8. orubeak: Central Core
  • 9. orubea: City of Capitals
  • 10. orubea: Naberezhnaya dorrea
  • 11. orubea: IQ-quarter
  • 12. orubea: Eurasia dorrea
  • 13. orubea: Federatsia dorrea
  • 14. orubea: Mercury City dorrea
  • 15. orubea
  • 16. orubea: OKO
  • 17. eta 18. orubeak
  • 19. orubea: Iparraldeko dorrea
  • 20. orubea
  • 21. orubea
  • 22. orubea
  • 23. orubea
  • 24. orubea
  • 25. orubea
  • 29. eta 30. orubeak
  • 31. orubea


Ikus, gainera

  • Mosku
  • Finantza barrutia


Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Finantza barrutiko eraikinei buruzko informazioa duen webgunea.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q211560
  • Commonscat Multimedia: Moscow International Business Center / Q211560

  • Lekuak
  • OSM: 10738136
  • Wd Datuak: Q211560
  • Commonscat Multimedia: Moscow International Business Center / Q211560
55°44′48″N 37°32′13″E / 55.74667°N 37.53694°E / 55.74667; 37.53694


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.