Miren Larrea

Miren Larrea

Bizitza
JaiotzaZornotza, 1981eko maiatzaren 4a (42 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta ipuin-kontalaria
Parte-hartzailea
  • Tabakalera

Miren Larrea Murgoitio (Zornotza, Bizkaia, 1981eko maiatzaren 4a) antzezlea, gizarte hezitzailea eta ipuin kontalaria da. Txotxongilo eta objektuen antzerkian espezializaturik dago.

Biografia

Panpinen sorkuntzarako eta manipulaziorako grinak Bartzelonara eraman zuen. Bertan, Pepe Otalen txotxongilo lantegian jaso zuen formakuntza eta Anita Maravillas antzerki taldea osatu zuen[1] Hainbat konpainiarekin aritua lanean, hala nola, Gorakada edo Herta Frankel-ekin. Ibilbide luzeduna ipuinen munduan ere. Istorioak kontatzeko eta ipuinen taularatzea ikertzeko beharrak "Zakubete ipuin" proiektua sortzera eraman zuen, ahozko kontaeraren eszenaratzearen gainean esperimentatzeko.

Ipuin kontaketak

  • Retro Ipuinak.[2]
  • Milaka lelokeri.[3]
  • Zakubete lelokeri.
  • Nire bidea.[4]

Antzezlanak

  • Los sueños de Leonor.
  • Aladino (2014) (haur eta familientzat).[5]
  • Pintto-pintto (2015).[6][7]
  • Jon Braun (2018) (helduentzat).[8][9]
  • Kotondarrak (2020) (Haur eta familientzat).[10]
  • Andereño.(2023).[11][12]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Anita Maravillas» Titeresante (Noiz kontsultatua: 2020-02-09).
  2. «Miren Larrea | Tabakalera - Donostia / San Sebastián» www.tabakalera.eu (Noiz kontsultatua: 2020-02-09).[Betiko hautsitako esteka]
  3. «Miren Larrea: "Milaka lelokeri"» Aretxabaletako Udala (Noiz kontsultatua: 2020-02-09).
  4. Miren Larrea “Nire bidea” – Ikusi eta Ikasi. (Noiz kontsultatua: 2020-02-09).
  5. «Aladino (Euskeraz) - Serantes Kultur Aretoa» www.serantes.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-09).[Betiko hautsitako esteka]
  6. «Deia» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-09).
  7. «Miren Larrea: "Urtebete baino gehiago daramagu lanean; egindakoa erakusteko gogoa daukagu" - Zornotza» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-02-10).
  8. (Gaztelaniaz) «“Ez dut imajinatzen beste leku baten estreinatzea, lagun eta famili artean baino”» durangon.com 2017-11-10 (Noiz kontsultatua: 2020-02-09).
  9. (Gaztelaniaz) «"Jon Braun" - Teatro Coliseo (Eibar)» Eskena (Noiz kontsultatua: 2020-02-10).
  10. Familiarra; Euskaraz; Umeentzat; Txotxongilo; Antzerkia. «Kotondarrak» Eibarko Udala - Ayuntamiento de Eibar (Noiz kontsultatua: 2020-10-03).
  11. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2023-09-11). «'Andereño'» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  12. Mugalari. (2023-10-03). «Anita Maravillas estrena 'Andereño' en Zornotza Aretoa, una bonita oda feminista a las maestras, educación y libertad» MugaKultura (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).

Kanpo estekak

  • Miren Larrea. Encadenados. Eitb
  • Miren Larreari elkarrizketa (2020). Zornotza aretoa
  • Elkarrizketa: Umeek berehala sentitzen dute enpatia txotxongiloekin Berria, 2023.11.25
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q84766802
  • Wd Datuak: Q84766802