Mikel Mendizabal

Mikel Mendizabal

Bizitza
JaiotzaItsasondo, 1956ko martxoaren 31 (68 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Inguma: mikel-mendizabal-idiazabal

Mikel Mendizabal Garmendia (Itsasondo, Gipuzkoa, 1956ko martxoaren 31) bertsolaria da. Lizardi Saria bi aldiz irabazi du, Artxanberri Saria behin, eta Durangoko Lauaxeta Saria beste behin. 1989ko Txapelketa Nagusian finalista izan zen. 1997an berriz izan zen finalista eta bosgarren egin zuen.

Neurri, doinu eta beste zenbait alderdi formaletan aurrerakoia eta berritzailea izan zen. Bertsolaritza lantzen eta sustatzen dihardu ikastoletan, eta Gipuzkoako Ikastolen Elkartean liberatua da horretarako.

Txapelketak

  • Bertsolari Txapelketa Nagusia:
    • bosgarrena (1): 1997
    • finalista (2): 1997, 1989
    • parte hartzeak (5): 1982, 1986, 1989, 1993, 1997
  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa:
    • laugarrena (1): 1995
    • finalista (2): 1991, 1995

Sariak

  • Lizardi saria (2): 1977, 1978
  • Osinalde saria (1): 1976
Euskal umoreari buruzko mahai-inguru batean Zizurkilen 1995ean, Joxin Azkue, Kike Amonarriz, eta Antton Olariagarekin. (Arg.: Aiurri)

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12263624
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 99399
  • Lur: 04145/eu_m_1905/m1905
  • Wd Datuak: Q12263624